Artxiboak: Urtarrila 2008

2008-01-30

Permalink 19:39:03, Atalak: Argitalpenak, Liburuak  

Nafarroako liburugintzaren historiari buruzko liburua

Aspalditik nuen asmoa liburu hau blogera ekartzeko. Oraindik ez dut eskuartean izan, baina hari buruz irakurri ditudanak iritzi onak besterik ez dira izan:
Itúrbide Diaz, Javier. Escribir e imprimir. El libro en el Reino de Navarra en el siglo XVIII. Iruñea: Nafarroako Gobernua, 2007. 446 or. Liburua + CD-ROM. ISBN: 978-84-235-2967-4.
Inork irakurri badu, oso eskertzekoa litzateke haren iritzia erantzunetan uztea.

Argibide gehiago:

Escribir e imprimir. El libro en el Reino de Navarra en el siglo XVIII
----------

2008-01-28

Permalink 22:13:03, Atalak: Euskara, Argitalpenak, Liburuak  

De Rijken hilondoko euskal gramatika argitaratu da

Rudolf P. G. de Rijk euskalari holandarra 2003an hil zen, euskarari buruzko hainbat lan bikain idatzi ondoren.  Horietako asko The lingua vasconum: Selected writings liburuan bildu ziren 1998an (ASJUren gehigarriak, XLIII).

Bere bizitzako azken urteetan, de Rijk euskara batuaren gramatika didaktiko bat prestatzen ari zen, baina 27 kapitulu bakarrik osatu zituen eta lana amaitu gabe utzi zuen. Orain, haren alargun Virginia de Rijk-Chan-en ahaleginei esker, The MIT Press-ek argitaratu du gramatika-liburua: Standard Basque: a progressive grammar.

Alargunak ez ezik, gramatika argitaratzeko prestaketan Armand De Coene eta Fleur Veraart-ek ere parte hartu dute; halaber, Cornell University, Leiden University eta Euskal Herriko Unibertsitateko hizkuntzalarien laguntza izan dute. Hitzaurrea Pello Salaburuk idatzi du.


Standard Basque liburuaren azala


Hona Standard Basque gramatika-liburuaren aurkibide osoa (aurkibidearen bertsio osoa PDF formatuan jaitsi daiteke):


Map of the Basque Countryxvi
 

Foreword (Pello Salaburu)xvii
 

Acknowledgments (Virginia de Rijk–Chan)xxiii
 
1Introduction; Orthography and Pronunciation; the Basque Noun Phrase1
 
2More about the Basque Noun Phrase25
 
3The System of Locative Case Endings49
 
4The Syntax of Location Nouns69
 
5The Grammar of Adnominal Forms89
 
6Personal Pronouns; Synthetic Conjugation of Intransitive Verbs111
 
7Periphrastic Conjugatlion of Intransitive Verbs135
 
8Modal Particles; Topic; Focus and Constituent Order161
 
9Synthetic Present of Transitive Verbs; Ergativity; Demonstratives187
 
10Synthetic Past of Transitive Verbs; Universal Quantifiers213
 
11Adverbs of Manner and Degree233
 
12Transitivity259
 
13The Partitive; the Verb egin and Its Complements; gabe289
 
14Object Complements of *edun ; Modal Verbs317
 
15Dative Agreement; Reflexives and Reciprocals343
 
16Causatives and Gerundives375
 
17Conditionals; the Prolative413
 
18Direct and Indirect Questions; Finite Complement Clauses439
 
19Relative Clauses471
 
20Time Adverbials509
 
21The Subjunctive547
 
22Imperatives and Jussives569
 
23Causal, Explanatory, and Concessive Clauses599
 
24Expressing Potentiality635
 
25Complex Predicates; Transitive Predication and Predicatives671
 
26Comparatives699
 
27Use of the Instrumental Case737
 

The Unfinished Chapters799
 
28Indefinite Pronouns and Related Matters; the Synthetic Future Tense781
 
29Allocutive Verb Forms and Their Use; Nonfinite Sentential Complements809
 
30Coordination829
 
31Compounds853
 
32Reduplication; Parasuffixes, Prefixes, and Paraprefixes877
 
33Additional Derivational Suffixes897
 

Key to the Exercises925
 

Vocabulary953
 

A. Basque-English953
 

B. English-Basque981
 

Bibliography995
 

Abbreviations995
 

A Note on the Biblical Sources995
 

A. References996
 

B. Sources1002
----------

2008-01-25

Leizarragaren faksimilea sarean

Arestian jakin genuen Euskaltzaindiak Leizarragaren Testamentu Berriaren ale bat erosi zuela, Sotheby's enkante etxe britaniarrarekin akordio batera iritsi ondoren.

Oraingoan, Eusko Ikaskuntzak eta CAN-Nafarroako Kutxak sarean jarri dute bigarrenak 1995ean erosi zuen Leizarragaren Testamentu Berriaren alearen faksimilea.

Leizarragaren Testamentu Berria

Egia esanda, Euskomediako orri baten bidez sareratu dutena (entzuteko musikaz aparte), bi PDF artxibo izan dira: batetik, Testamentu Berriaren faksimilea (PDF, 102 Mb) jaitsi daiteke eta, bestetik, iaz faksimilea liburu gisa argitaratu zenean Leizarragaren testua lagundu zituzten honako lau ikerketa hauek (PDF, 756 Kb) jaitsi daitezke.
  • Fernando Pérez Ollo: "El ejemplar regio de un libro real"
  • Xabier Kintana: "Gure Testamentu Berriaren aurretiko zaharrak"
  • Henrike Knörr: "Joanes Leizarraga: vida y obra"
  • Txomin Peillen Karrikaburu: "La Réforme: un humanisme"
Leizarragaren testua sareratzeko lan handiegirik ez dute egin, bistan da. Hala ere, eskertzekoa da hain testu baliagarria denon eskura izateko aukera ematea.

Iturria:
----------
Permalink 15:01:28, Atalak: Xelebreak, Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Nola egin aurkezpen txar bat?

Unibertsitatean gero eta gehiago prestatzen dira aurkezpenak, PowerPoint edo haren antzeko programak erabiliz.

Hala, ugari agertu dira aurkezpen egokiak prestatzen laguntzeko aholkuak, gidak, dekalogoak, etab.

Nolanahi ere den, hemen proposatzen dudana aurrekoak bezain baliagarria (edo baliagarriagoa) begitantzen zait, eta askoz dibertigarriagoa, bide batez:

Como hacer una mala presentación
----------

2008-01-24

Permalink 16:39:00, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Paradisua existitzen al da?

Eta Finlandia al da?:

"El secreto de los finlandeses"

Zernahi gisaz, alderdi beltza ere badu.
----------

2008-01-20

Sareko Euskal Gramatika eta Egungo Euskararen Hiztegia

EHUko Euskara Institutuak proiektu handi bezain garrantzitsu biri ekin die: Sareko Euskal Gramatika eta Egungo Euskararen Hiztegia. Proiektuen helburua euskal gramatika eta hiztegia sarean jartzea da.

Sareko Euskal Gramatikak
zenbait atal izango ditu, hala nola gramatiketan ohikoak diren fonetika, fonologia, morfologia eta sintaxia; baina, hauetaz gain, beste atal batzuk ere sartzeko asmoa dago: lexikografia, hizkuntzaren historia, dialektologia, hizkuntzaren jabekuntza eta prozesamendua, euskararen egoera eta erabilera... Azken buruan, euskarari buruzko entziklopedia bat izatea lortu nahi omen da.

Proiektu hau aurrera ateratzeko Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 320.000 euro eman ditu eta EHUk 150.000 euro jarriko ditu; erakunde pribatuekin 140.000 euro hitzartuta daude eta beste zenbait iturritatik 180.000 euro lortzeko asmoa dute.

Proiektu osoa 2014rako amaituko badute ere, 2009ko irailean bertan zerbait izango omen dugu sarean, hedabideetan adierazi denez.

Egungo Euskararen Hiztegia
, bestalde, Ereduzko Prosa Gaur-en corpusean oinarrituko da. Dagoeneko lagin bat dago sarean, F, G eta H letrak alegia; webgunean kontsultak egin daitezke eta baita letra bakoitzaren PDF artxiboa jaitsi ere.

Argibide gehiago:
Eguneratzea (2008-01-20):
----------

2008-01-02

Permalink 19:54:33, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi...

Duela urte bat: Duela urte bi: Eta duela hiru urte:
----------

2008-01-01

Permalink 17:45:15, Atalak: Denetarik  

Alfer baten 10 helburu urte berrirako

1. Hasita ditudan egitasmo guztiak amaitzea.









Inspirazio-iturria:
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution