Artxiboak: 2008

2008-11-20

Permalink 16:34:11, Atalak: Filologia, Euskara, Euskararen_historia  

Filologiaren armak

Izenburu horixe eman zion Joaquín Gorrochategik duela urtebete pasatxo Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarrean eman zuen hitzaldiari:

"Las armas de la Filología"
(PDF, 432 KB)

Bertan, Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako hainbat idazkunez eta irudiz bere zalantzak aurkeztu zituen Gorrochateguik, eta banan-banan xeheki arrazoitu zituen. Azken batean, aurkikuntza horiek egiazkoak izatera, kasualitate handien multzo ikaragarri baten ondorio izango zen eta, Gorrrochateguiren kalkuluen arabera, egiazkotasunaren probabilitatea 15/10¹°ekoa zen, hau da, hamabost aukera hamar mila miloiren artean (eta ez, orduan egunkari batek argitaratu zuen bezala, %15ekoa).

Lehenagotik ere, eta harrezkeroztik gehiago, Joaquín Gorrochategik eta Joseba Lakarrak egindako analisi filologiko eta linguistikoak kritikatu dituzte askok, uste eta iritzi hutsak zirela esanez, beren lehenagoko teoriei eusteko burugogortasuna besterik erakusten ez zutela, zientifikotasunik gabekoak zirela, tartean arrazoi politikoak zeudela, etab., etab.

Atzo arte.

Horrexegatik, atzo eta gaur argitaratu diren artikulu, mezu, iritzi eta abarren artean, bereziki eskergarria iruditu zait Alberto Barandiaranek gaur Berria egunkarian atera duen analisi-artikulua:

"Hizkuntzalarien alde"

Hortaz, aurrerantzean ere ez genuke ahaztu behar Iruña-Veleiako idazkunen faltsutasuna ez zuela itsasgarriak salatu, baizik eta Filologiaren armek.
----------

2008-11-19

Permalink 22:50:45, Atalak: Liburuak  

Euskaldun guztion aberria

Gaurkoa bezalako egun mugitu eta zalapartatsu batean, on dateke literaturari leku txiki bat uztea. Hala, blog honetan ohikoa ez bada ere, agerian geratuko diren arrazoiengatik, nobela baten aurkezpena iragarri nahi nuke.

Azaroaren 25ean, asteartea, Iban Zalduak idatzitako Euskaldun guztion aberria nobela aurkeztuko da.

Aurkezpen ekitaldia Donostiako Udal Liburutegian izango da (sarrera San Jeronimo kaletik), goizeko 11etan hasita. Liburuaren aurkezlea Mikel Hernandez Abaitua izango da.

Hona Alberdania argitaletxearen webgunean agertzen den laburpena:
Euskaldun guztion aberria. (Iban Zaldua). Tonu ironiko alegoriko batez kontatua. Umoretsu, baina atzean min egiten duena.

Unibertsitateko irakasle bat Euskal Herriko errealitate politikoarekin aspertuta. Alaskako unibertsitate batetik eskaintza bat datorkio, Euskal Herriari buruzko ikastaro bat emateko. Han,  Euskal Herriari buruz deus ez dakitenen aurrean, Euskal Herriko historia fantaskiko bat asmatzen du.
Baina gehixeago esan daiteke (eta horrexegatik blog honetan egindako lekua): nobelaren protagonista den irakasle hori Euskal Filologiako irakasle bat da, ergatiboan aditua... eta honaino kontatu dezaket.

Euskaldun guztion aberria nobelaren azala
----------

2008-11-18

Eduki berriak Monumenta-ren webgunean (II)

Beste hiru txosten gehitu ditut Monumenta Linguae Vasconum webgunearen Mintegia2008 atalean; den-denak bertatik jaitsi daitezke PDF formatuan:
  • I. Atutxa: "Las obras de Joanes Etxeberri de Ziburu"
  • A. Bueno: "Para la historia de los sufijos derivativos en vasco"
  • E. Kruzeta: "El diccionario de la Real Academia de la Lengua Vasca: Euskaltzaindiaren Hiztegia"
Lotutako sarrera:
----------
Permalink 16:49:35, Atalak: Xelebreak, Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Forges-en Bolognako plana

----------

2008-11-11

----------

2008-11-10

Eduki berriak Monumenta-ren webgunean (I)

Arestian iragarri nuen Monumenta Linguae Vasconum ikerketa proiektuaren webgune berria. Webgunea oraindik guztiz osatu gabe dago eta, horregatik, blog honetan aurkeztuko ditut bertan sartzen diren eduki berriak.

Hala, azken egunotan lan hauek eskegi ditut Mintegia2008 atalean; den-denak bertatik jaitsi daitezke PDF formatuan:
  • B. Urgell: "Editando a Axular"
  • A. Loidi: "La pastoral suletina: trabajos de investigación y ediciones"
  • G. Fraile: "Sobre la necesidad de una edición corregida y aumentada del Diccionario General Vasco"
  • E. Santazilia: "Hacia un diccionario terminológico de las gramáticas antiguas vascas"
  • J. Etxagibel: "Las fuentes del diccionario de S. Pouvreau"
----------

2008-11-09

Permalink 19:04:19, Atalak: Hizkuntzalaritza, Filologia, Internet, Zientzia  

Zenbait kronologia informazioaren eta hedabideen historiari buruz

Jeremy Normnan-en HistoryofScience.com webgunearen atal batean From Cave Paintings to the Internet kronologia-bilduma dago. Bertan informazioaren, idaztearen, liburuaren eta komunikazioaren historiarekin lotuta dauden timeline edo kronologiak aurki daitezke. Batzuk ez daude oso beteta eta denbora-jauzi luzeak agertzen dira, baina informazio baliagarria eta ondo antolatua eskaintzen dute.

Hona blog honen gaiekin zerikusi handiena duten kronologiak:
Iturria:
----------

2008-11-07

"Lazarraga eta bere garaia" hitzaldi zikloa Gasteizen

Geu Gasteiz elkarteak antolatuta, abenduaren 9, 10 eta 11an "Lazarraga eta bere garaia" hitzaldi zikloa izango da Gasteizko Artium museoan.

Egun bakoitzean hitzaldi bi eta Lazarragaren eskuizkribuko testuekin lotutako emanaldi artistiko-ludiko bat izango da.

Hitzaldi ziklo hau dator Henrike Knörr zenak Aramaion antolatzen zituen Uda Ikastaroen hutsunea betetzera, bestelako jarduera izanik ere; horretarako Arabako Foru Aldundiaren babesa izan du.

Hona hiru egun horietako egitaraua:
Lehendabiziko egunean “Lazarraga eta euskara” izango da gai nagusia eta Lazarraga eta Arabako euskara jorratuko dira. Eguna bukatzeko Gerardo Markuletaren eskutik poema emanaldia izango da eta Olatz Zugaztik arparekin lagunduko dio bizpahiru kantetan.

“Lazarraga eta gizartea” da bigarren eguneko tema. “Larreako sorginak eta Arabako euskal elebakarrak Lazarragaren garaian” Kike Fernández de Pinedok eta Jabi Otxoarekin. Joseba Intxaustik aldiz, “Elite euskaltzaleak Lazarragaren bezperan: eta Elizakoak zer?” irakurriko du eta Pruden Gartziak Lazarragari buruz jakin beharreko zazpi gauza azalduko dizkigu. Bukatzeko, kontzertu klasikoa XVI. mendeko musikarekin.

Azkena, “Lazarraga eta literatura”ri eskainitako eguna izango da. Bi hitzaldien ostean Gasteizko Ortzai Antzerki Laborategiak Lazarragaren obraren pasarte bat antzeztuko du. Ondoren, bertso trama bat.

Iturria:
----------

2008-11-06

IKERen Nazioarteko mintegia abenduaren 12 eta 13an

IKER - UMR 5478 Euskarari eta Euskal Testuei buruzko ikerguneak Nazioarteko mintegi bat antolatu du abenduaren 12 eta 13rako. Mintegiaren gaia hauxe da: "Aldaketak, aldaerak, bariazioak euskaran eta euskal testugintzan".

Mintegia IKERen egoitzan izango da, Baionako Gaztelu Berrian (Paul Bert plaza, 15. BAIONA).

Hona behin-betiko egitaraua:

Abenduaren 12a, ostirala
HIZKUNTZALARITZA
TESTUAK
  • 9:15 Harrera
  • 9.30 Ohar bat zoonimiaz eta motibazioaz Atlas linguistikoaren argitan
    Charles VIDEGAIN (Université de Pau et des Pays de l'Adour, IKER-UMR 5478)
  • 9:55 Person restrictions in Basque intransitives
    Milan REZAC (CNRS, UMR 7023 - Paris 8)
  • 10:20 Erdiko bokalen igoera eta bigarren bokalen ezabatzea Oiartzunen
    Bill HADDICAN eta Paul FOULKES (University of York)
  • 10:45 Pausaldia
  • 11:00 Datibo komunztadura inoiz galtzen denean eta inoiz galtzen ez denean
    Beatriz FERNANDEZ (UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz)
  • 11:25 Leku-datiboa ekialdeko zenbait hizkeratan
    Rikardo ETXEPARE/Bernard OYHARÇABAL (CNRS, IKER-UMR 5478)
  • 11:50 Aldaketak prosodiaren esparruan: ikergaiak eta arazo metodologikoak
    Iñaki GAMINDE/Ander OLALDE/Jasone SALABERRIA (UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz; CNRS, IKER-UMR 5478)
  • 12:15 Bazkaria
  • 14:15 Aldaera sintaktikoak aditzaren fokalizazioan
    Arantzazu ELORDIETA ALCIBAR (UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz)
  • 14:40 Erakusleak berreraikitzen. Arazoaren beste alderdi bat
    Julen MANTEROLA AGIRRE (UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz)
  • 15:05 Euskararen kasu-sistema ergatiboa ala ergatiboak? Ergatibotasunaren azterketa dialektologiko baterako lehen urratsak
    Pablo ALBIZU (UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz)
  • 15:30 Komunztatu gabe erabili daitezken zenbatzaileak, zein dira eta zergatik?
    Urtzi ETXEBERRIA / Rikardo ETXEPARE (CNRS, IKER-UMR 5478)
  • 15:55 Pausaldia
  • 16:10 Déceler un calque grâce à la méthode de la covariation d’adstrat
    Michel ETCHEBARNE (Université Paris 4 - Sorbonne)
  • 16:35 Aldakortasunaren gibelekoez
    Iñaki CAMINO (UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz)
  • 17:00 Bariazio sinkronikoa aztertzeko metodologia(k)
    Gotzon AURREKOETXEA (UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz)
  • 17:25 Zer egin Nouveau roman-arekin? Saizarbitoria eta birziklaia literarioa Hamaika pauso-n
    Ur APALATEGI (UPPA, associé IKER-UMR 5478)
Abenduaren 13a, larunbata
HIZKUNTZALARITZA
TESTUAK

  • 9:30 Perifrasi zaharra mendebalde eta erdialdeko hizkeretan: aldaerak eta aldaketak diakronian
    Céline MOUNOLE (Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3, IKER-UMR5478-UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz)
  • 9:55 *h3 > h1 eta horri datxezkion zenbait fenomenoz
    Joseba LAKARRA (UPV/EHU, JUMI, Vitoria-Gasteiz)
  • 10:20 Hausturak nonahi, noiznahi, zenbatnahi: gogoetak euskal dialektologia diakronikoaz
    Blanca URGELL/Joseba LAKARRA (UPV/EHU, JUMI, Vitoria-Gasteiz)
  • 10:45 Pausaldia
  • 11:00 Oihenarten gramatika-kapituluaren bi edizioak: aldaeren azterketa
    Ricardo GÓMEZ (UPV/EHU, JUMI, Vitoria-Gasteiz)
  • 11:25 Aldaerak egungo euskal literaturan. Adibide zenbait
    Mari Jose OLAZIREGI (UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz)
  • 11:50 Obabako lehen amerikanoa: B. Atxagaren testuaren idazketa prozesua
    Joana POCHELU (Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3, IKER-UMR 5478)
  • 12:15 Bazkaria
  • 14:15 Euskal literaturaren historia eztabaidan
    Jean CASENAVE (Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3, IKER-UMR 5478)
  • 14:40 Etxahunen Mündian malerusik olerkiaren aldaketak
    Jean HARITSCHELHAR (Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3, IKER-UMR 5478)
  • 15:05 Las variantes de autor en el proceso genético y evolutivo del texto literario
    Javier LLUCH (CSIC-CCHS - Madrid)
  • 15:30 "Eskuarak ganbiadurarik eztuela hartu eta bere izaite garbian mantenatzen dela": Etxeberri Sarakoa eta Materre
    Gidor BILBAO (UPV/EHU, JUMI, Vitoria-Gasteiz)
  • 15:55 Pausaldia
  • 16:10 Aldaeren azterketa Clovis pastoralean
    Ane LOIDI GARITANO (Euskaltzaindia-Académie de la langue basque, Bilbao)
  • 16:35 Aldaketak eta aldaerak XVII. mendeko metrikan: Joanes Etxeberri Ziburukoaren neurtizkoa eta poetika
    Aurélie ARCOCHA/Bernard OYHARÇABAL (Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3, IKER-UMR 5478; CNRS, IKER-UMR 5478)
  • 17:00 Zer den (egun) idazle ona izatea (Euskal Herrian)
    Iban ZALDUA (UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz)
  • 17:25 Aldaera eta aldaketa euskararen ezagutzan eta erabileran Ipar Euskal Herrian. Inkesta soziolinguistikoen aztertze kritikoa
    Jean-Baptiste COYOS (CNRS, IKER-UMR 5478)
  • 17:50 Bururatzea
Iker
----------

2008-11-03

Monumenta Linguae Vasconum ikerketa proiektuaren webgunea

Beste batzuetan bezala, Ekaitz aurreratu egin zait (eskerrik asko publizitateagatik!!); alabaina, hemen ere iragarriko dut: Monumenta Linguae Vasconum ikerketa proiektuaren webgune berria sarean da.

Monumenta Linguae Vasconum proiektua 2002an abiatu zen eta harrezkero Espainiako Gobernuaren I+G proiektuetarako hiru deialditan izan du finantziazioa, azkena 2008 urte honetan hasita hurrengo hiru urteetan aritzeko.

Webguneak honako atal hauek ditu:
  • Aurkezpena: proiektuaren helburu nagusiak azaltzen dira hemen.
  • Kideak: taldekideen zerrenda eta (laster) bakoitzaren curriculuma.
  • Proiektuak: Monumentak orain arte izan dituen proiektu finantziatuen berri ematen da.
  • Ekitaldiak: taldekideek antolatutako mintegi, jardunaldi eta abarrak agertuko dira hemen. Une honetan 2008ko irailean izan zen mintegia agertzen da; txosten batzuk bakarrik daude eskura, baina falta direnak pixkanaka sareratuko dira.
  • Argitalpenak: taldekideek Interneten eskuragarri ditugun argitalpenak; hau ere osatzen joango da, noski.
  • Lazarraga eskuizkribua: taldeko kide batzuk prestatzen ari garen edizioa izango da hemen abendutik aurrera.
Oraingoz webgunea euskaraz eta gaztelaniaz dago eta laster ingelesezko bertsioa gehituko zaio.

monumenta linguae vasconum-en webgunea
----------

2008-11-01

Permalink 17:13:50, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi...

Duela urte bat: Duela urte bi:
Duela hiru urte:
...eta duela lau urte:
----------

2008-10-27

Permalink 16:29:29, Atalak: Argitalpenak, Aldizkariak, Dialektologia  

ASJUren beste ale bat argitaratu da

Arestian iragarri nuen Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" aldizkariaren ale bat, 2001 urteko bigarrenari dagokiona, kaleratu zela.

Egunotan beste ale bat atera da, aldizkariaren zenbakiak eguneratzeko ahaleginen barruan: XXXIX-1 (2005) zenbakia, hain zuzen ere.

Ale monografikoa da eta bertan "Bourciez" bildumako euskal atlasa (BBEA): 2. Gramatika ikerlana argitaratu da. Egileak Gotzon Aurrekoetxea, Xarles Videgain eta Aitor Iglesias dira.

Lan honen lehenengo atala aldizkari berean argitaratu zen, XXXVIII-2 (2004) zenbakian.

Liburudendetan aurkitzen ez baduzue, edo horrela eskuratzea nahiago baduzue, helbide hauetara idatziz egin dezakezue eskaera:

----------

2008-10-20

Gure ikerketa taldea hedabideetan (III)

Aldaketa16 aldizkariak prestatzen ari garen Lazarraga eskuizkribuaren edizioari buruzko erreportaje bat argitaratu du 256. zenbakian (ale osoaren PDFa jaitsi daiteke, 3.8 MB).


Aldaketa16ko azala
----------

2008-10-18

Permalink 21:22:02, Atalak: Internet, Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Letren Fakultatearen web helbide berria

EHUko Letren Fakultateak bere webgunearen helbidea aldatu du. Hauxe da helbide berria:
http://www.letrak.ehu.es/
----------

2008-10-14

Permalink 19:06:55, Atalak: Euskalaritzaren_historia  

Pierre Urteren gramatika eta hiztegia enkantean saldu dira

Aspalditxotik genekien Pierre Urte lapurtarraren Grammaire cantabrique eta Dictionarium Latino-cantabricum lanak Sotheby's enkante-etxe britaniarrak enkantean aterako zituela.

Gaur Diario Vasco egunkariak jakinarazi du erosle pribatu batek hartu omen dituela bi lanak, 56.450 libra esterlina (72.000 bat euro) ordainduta. Zabaldu.com-en ere albistearen berri eman dute.

Susmo sendoa izan genuen martxoan, Arriola notario eta liburuzale bilbotarrak enkante-etxe berean Urteren Testamentu Zaharreko zati batzuen itzulpena erosi zuelarik (eskuizkribu hau 1894ean argitaratu zen). Orduan jakin genuen Shirburn gazteluan gordetzen ziren Macclesfield familiako liburutegi osoa enkantean jarri zutela. Eta, jakina, bagenekien liburutegi horretan Urteren gainerako lanak zeudela, gramatika eta hiztegia; beraz, lehenago edo geroago "eroriko" ziren.

Urteren gramatika eta hiztegia abuztuan jarri ziren enkantean. Hala ere, estrategia egokiagoa iruditu zitzaigun gaia gehiegi ez zabaltzea (eta ez guk erosteko asmorik genuelako, noski), espekulatzaileen belarrietara iristeko aukerak murriztu nahian. Tamalez, badirudi gure estrategiak ez duela askorako balio izan eta esku pribatu horiek, Arriolarenak berarenak edo, hark bezala, ikertzaileei bere liburutegia irekita duen beste batenak ez badira, euskalariok jai daukagu.

Ez dakit ziur oraingoan Eukal Herriko erakundeek enkantean parte hartu duten, baina pena handia da halako altxorrak liburutegi eta artxibo publikoetan, denon eskura, ez egotea.

Bi lan hauei buruz gehiago jakin nahi duenarentzat, hona bibliografia hautatu bat:
  • Urteren gramatikari buruzko bibliografia:
    • Bilbao, Gidor, 2008. “Claude Maugerren eskuliburua Urteren eredu”, in X. Artiagoitia & J. A. Lakarra (arg.), Gramatika Jaietan. Patxi Goenagaren omenez. (ASJUren gehigarriak, 51). Bilbo: UPV/EHU & Gipuzkoako Foru Aldundia, 129-152.
    • Clark, A. & Julien Vinson, 1893-1894. “Vocabulaires basques de Pierre d'Urte”. Revue de Linguistique et de Philologie Comparée (RLPhC) 26.312-332; 327.328-348. 
    • Gómez, Ricardo, 2008. “Euskal gramatikagintza zaharraren historia laburra: XVII-XVIII. mendeak”, in X. Artiagoitia & J. A. Lakarra (arg.), Gramatika Jaietan. Patxi Goenagaren omenez. (ASJUren gehigarriak, 51). Bilbo: UPV/EHU & Gipuzkoako Foru Aldundia, 329-349. Interneten eskuragarria: <http://artxiker.ccsd.cnrs.fr/artxibo-00325013/eu/>.
    • Lakarra, Joseba A., 1994. “Euskal hiztegigintzaren historiarako: II. Gogoetak Urteren hiztegigintzaz”. Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo (ASJU) 28:3.871-884.
    • Lakarra, Joseba A., 1994. “Euskal hiztegigintzaren historiarako: III. Urteren Gramatikako hiztegia”. ASJU 28:3.885-914.
    • Oyharçabal, Beñat, 1989. “Les travaux de grammaire basque avant Larramendi (1729)”. ASJU 23:1.59-73.
    • Webster, Wentworth, 1893. “Manuscritos labortanos de Pedro de Urte”. Boletín de la Real Academia de la Historia 22.541-544. Berrargit. elektr. Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes: <http://www.cervantesvirtual.com/FichaObra.html?Ref=19342>.
    • Webster, Wentworth (arg.), 1900. Grammaire Cantabrique Basque faite par Pierre d’Urte. Bagnères-de-Bigorre: D. Barot.
  • Urteren hiztegiari buruzko bibliografia:
    • Lakarra, Joseba A., 1994. “Euskal hiztegigintzaren historiarako: II. Gogoetak Urteren hiztegigintzaz”. ASJU 28:3.871-884.
    • Lakarra, Joseba A., 1999. “Lexiko berrikuntza euskal hiztegi zaharretan: zenbait ikergai”. Uztaro 19.3-40.
    • Lakarra, Joseba A., 2001. “Práctica lexicográfica y teoría lingüística en el País Vasco (siglos XVII-XVIII)”, in M. Maquieira, M. D. Martínez Gavilán & M. Villayandre (arg.), Actas del II Congreso de la Sociedad Española de Historiografía Lingüística. León, 2-5 de marzo de 1999. Madril: Arco/Libros, 603-621.
    • Sarasola, Ibon, 2008. “Iparraldeko hiztegigintza Larramendiren paradigmaren garaian”, in X. Artiagoitia & J. A. Lakarra (arg.), Gramatika Jaietan. Patxi Goenagaren omenez. (ASJUren gehigarriak, 51). Bilbo: UPV/EHU & Gipuzkoako Foru Aldundia, 769-784.
    • Urkizu, Patri, 1989. Pierre d'Urteren hiztegia. Donostia: Deustuko Unibertsitatea-EUTG.
    • Thomas, Ilewelyn, 1894. The Earliest Translation of the Old Testament into the Basque Language (a fragment) by Pierre d'Urte of St. Jean de Luz circa 1700. (Anecdota Oxoniensia. Mediaeval and Modern Series, X). Oxford: Clarendom. Interneten eskuragarria: <http://www.archive.org/details/earliesttranslat00urteuoft>.
    • Vinson, Julien, 1893. “Les manuscrits basques de Pierre d'Urte, de Saint-Jean-de-Luz (Vers 1700)”. RLPhC 26.255-269.
    • Vinson, Julien, 1897. “Notes de bibliographie basque: Pierre d'Urte, de Saint-Jean-de-Luz”. RLPhC 30.221-229.
    • Webster, Wentworth, 1893. “Manuscritos labortanos de Pedro de Urte”. Boletín de la Real Academia de la Historia 22.541-544. Berrargit. elektr. Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes: <http://www.cervantesvirtual.com/FichaObra.html?Ref=19342>.
Urteren eskuizkribua

----------

2008-10-12

Permalink 15:56:25, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Bolognako prozesuaren benetako oztopoak

Arestian ekarri nuen gaiaren haritik, gaur El Correo Gallego egunkariak Alberto Gago Vigoko Unibertsitateko errektoreari egindako elkarrizketa bat argitaratu du. Bertan, besteak beste, Gagok azaltzen du nola prestatzen ari den bere unibertsitatea Bolognako prozesuaren epeak betetzeko eta, batik bat, kexu da finantziazio arazoek ekar ditzaketen ondorio larriez.

Hona elkarrizketatik ateratako pasarte oso argigarri bat:

– ¿Hay recursos suficientes?

– La universidad nunca ha abordado un cambio de esta magnitud. Si realmente se quiere hacer el cambio como el que está planeado, que exige, además de un gran esfuerzo de adaptación de espacios, poner en práctica con recursos docentes buenos un entramado de grupos pequeños, eso hay que pagarlo, hay que financiarlo. Estamos expectantes. O hay una cantidad considerable destinada a este proyecto o vamos a ser muy escépticos todos en el futuro. Y luego resulta muy difícil convencer a los colegas docentes.

Guztiz ados. Tamalez, arazo horiek ez dira Vigoko Unibertsitatekoak bakarrik eta haren ondorioak askok jasango ditugu.

Nire iritziz, hauxe da Bolognako prozesuaren ildotik egin nahi diren berrikuntzek aurrean duten oztopo larriena: halako aldaketa handi bat ezin izango da burutu, beharrezko dituen diru eta giza baliabideak ziurtatu gabe. Ez dira nahikoak ikasle, irakasle eta gainerako langileen "borondate ona" eta egoera berrira egokitzeko lan itzela. Hori ere behar da, baina finantziaziorik ez badago, jendea erre besterik ez da lortuko (lortzen ari?).

Eta, hala ere, agintariek jarraitzen dute "zero kostuaren" politika negargarriarekin. Hortxe islatzen da, hain zuzen ere, unibertsitateari ematen dioten benetako balioa: zero.

Lotutako sarrerak:
----------

2008-10-10

Permalink 21:31:32, Atalak: Aldizkariak  

ASJUren ale berri bat kalean

Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" aldizkariak ale berri bat kaleratu du, 2001. urteari dagokion 35:2 zenbakia hain zuzen ere.

Hauexek dira zenbaki horretan argitaratu diren artikuluak:
  • NEREA MADARIAGA: "Datos para una tipología del cambio lingüístico en los términos referidos al cuerpo humano", 385-443.
  • IÑAKI CAMINO: "Goñerriko hizkera (III)", 445-509.
  • ASIER ALCÁZAR: "The interpretation of imperfective aspect in Basque and its implications for our traditional classification of verbs", 511-529.
  • BLANCA URGELL: "Euskal hiztegien azterketaz, Odriozola-Bonaparte hiztegiaren aitzakian", 531-572.
  • KOLDO J. GARAI: "A cognitive rhetorical approach to Basque proverbs: analogical mappings in coordination", 573-652.
  • PELLO AGIRRE: "Catechima laburra, zubereraren ezaugarri fonologikoen lekukoa", 653-787.
  • ADAM ZAWISZEWSKI: "Vocabulario básico y préstamos en vascuence vizcaíno y otra lenguas", 789-891.
Liburudendetan aurkitzen ez baduzue, edo horrela eskuratzea nahiago baduzue, helbide hauetara idatziz eska dezakezue ale bat:

ASJU 35:2-ren azala
----------

2008-10-09

Aste zoroa, aste tristea

Ez dut astirik izan azken egunotan heldu zaigun albisteen uholdeaz idazteko. Astirik ez eta, gainera, gripea atean joka.

Nolanahi ere den, sarean agertu diren berriak nire delicious-en kontuan sartzeko ahaleginak egiten ari naiz, guzti-guztiak ez badira ere.

Bereziki Iruña-Veleiako aurkikuntzen ingurukoak (zoritxarrez, Terrae Antiqvae-koak irakurtzeko erregistratu beharra dago), bai EHUko hauteskundeei buruzkoak eta baita Gotzon Garateren heriotzaren gainekoak ere jaso ditut.

Albiste, eztabaida eta mezu horietako azken hamarrak blogaren alboko barran jarraitu ahal dituzue. Dena dela, hiru gai hauei buruz asko eta azkar argitaratzen ari denez, lotura zaharragoak hiru tag edo etiketa hauetan aurkitu ahal dituzue, hurrenez hurren:
----------

2008-10-07

Permalink 13:54:39, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Horrela jarraituz gero, jai daukagu

Bolognako prozesuaren epeak bertan daude eta gure unibertsitateek ikasketa-plan egokituak abiatu beharko dituzte 2010erako.

Epeak berez estuak badira ere (UPV/EHUn behintzat, egin beharreko lanak nahiko berandu hasi direlako), horri gaineratu behar zaio plan berriak aurrera eramateko behar den dirua kolokan dagoela. Lehendik ere oso kolokan zegoen, agintari batzuek aldaketa handiak nahi dituztelako, baina horretarako sosik eman gabe ("0 kostu" famatua).

Hala eta guztiz ere, oraingo krisi egoerak prozesuaren arrakastari buruzko zalantzak areagotuko bide ditu. Gaur Espainiako egunkarietan argitaratutako bi albiste adibide:
  1. "Alberto Gago: ‘Adaptarnos a Europa y los nuevos retos de I+D requieren más financiación’" | La Región
  2. "Las universidades afrontan Bolonia en plena crisis económica" | ABC

Lotutako sarrerak:
----------

2008-10-02

Permalink 15:28:06, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Gaurtik aurrera ofizialki gara "Letren Fakultatea"

Gaurtik aurrera, orain arte izan den Filologia eta Geografi-Historia Fakultatea ikastetxearen izena ofizialki aldatu da eta aurrerantzean Letren Fakultatea deitura izango du.

Izena aldatzeko baimena eman duen dekretua atzoko EHAAn argitaratu zen (HTML eta PDF bertsioetan irakur daiteke) eta gaur hasi da indarrean.

Lotutako sarrera:

----------

2008-10-01

Permalink 22:35:53, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi...

Duela urte bat:
Duela urte bi:
Duela hiru urte:
...eta duela lau urte:
----------

2008-09-29

Euskaltzaindiaren Nazioarteko XVI. Biltzarra: izena ematea eta egitaraua

Euskaltzaindiaren Nazioarteko XVI. Biltzarra urriaren 6tik 10era Iruñeko Baluarte Batzar Jauregi eta Auditoriumean izango da.

Entzule gisa joan nahi duenak izena eman behar du, horretarako formularioa beteaz. Matrikula doan da.

Biltzarraren egitaraua argitaratuta dago.

Lotutako sarrera:
----------

2008-09-25

Artikulu bat utzi dut ARTXIKER-en

Patxi Goenagaren omenaldi-libururako idatzi nuen artikulua ARTXIKER-en utzi berri dut, PDF formatuan. Ez da liburuan atera zen bertsio ber-bera, baizik eta nik inprentara bidali nuenaren bertsio zuzendua.

Hauxe da artikuluaren izenburua: "Euskal gramatikagintza zaharraren historia laburra: XVII-XVIII. mendeak".

Artikulua argitaratuta badago ere, hari buruzko ohar eta iruzkin guztiak ongi etorriak dira, jakina.

Bestalde, aukera baliatu nahi nuke euskalariei beren lanak ARTXIKER-en utz ditzatela animatzeko. Oso baliabide garrantzitsu eta erabilgarria da, baina euskalari guztion artean elikatu behar dugu, zinez erabilgarri gertatuko bada.
----------

2008-09-19

Permalink 19:33:30, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Eskola egutegi zentzuzko baten alde

"Alicante inicia la racionalización del calendario universitario"

Eskolak irailean lehenago hasi, Gabonetarako amaitzeko, eta iraileko azterketak uztailera aldatu nahi dituzte. Noiz izango dugu hemen halako zerbait?

EHUko Letren Fakultatean, duela urte batzuk, lehenengo aldaketa gauzatu zen, fakultatean egin ziren obra batzuk zirela kausa. Jende guztia, nik dakidala, pozik zegoen egutegi horrekin, alabaina laster amaitu zen esperientzia eta hurrengo urteetan, aurten ere bai, lehenengo lauhilekoaren eskolak Gabonetako oporren ondoren amaituko dira... hiru eskola-egun bakarrik izateko, urtarrilaren 7tik 9ra!!

Nolanahi ere den, arazoa sakonagoa da, nire ustez. Europar konbengentziaren aldeko zenbait aldaketa bideratzen hasi dira, baina oraingoz Espainiako agintarien artean (Frantziako egoeraz ez dakit ezer) inork ez du proposatu unibertsitateetan eskola-ordu gutxiago egotea, ikasleek beren kabuz lan egiteko denbora nahikoa izan dezaten, Europako herri aurreratuenetan gertatzen den bezala.

Horren ordez, oraingo eskola-ordutegiak ahalik eta gutxien aldatzen saiatu eta saiatuko dira, itxura eta azala alda daitezen, baina, praktikan, ahoa bero-bero proposatzen duten berrikuntza pedagogikoa guztiz oztopatuz.

Eskola-ordu gutxiagorik eta eskola-talde bakoitzean ikasle gutxiagorik ez badago, Bolognako prosezuaren aitzakiapean sartu nahi duten berrikuntza pedagogikoa (ikasketa prozesuaren erdigunea ikaslea da, ikasleak bere ikasketa prozesua bideratu behar du eta horretarako irakaslea gidari eta laguntzaile bat da, etab.), hau guztiau hutsaren hurrengo izango da.
----------

2008-09-04

Gure ikerketa taldea hedabideetan gaur (II)

Gaur El Correo egunkariak argitaratu du gure lanari buruzko artikulu bat:

"Descifrando el manuscrito de Lazarraga"

Eta atzoko artikuluen artean, aipatu gabe utzi nuen Diario Vasco-koa:

"El equipo de Joseba Lakarra editará el manuscrito de Lazarraga a finales de año"

Bestalde, Radio Vitorian elkarrizketa bat egin diote Joseba Lakarra ikerketa-taldeko buruari, "Plaza Nueva" irratsaioan. Ez dut podcastik aurkitu, baina inork lortuko balu, biziki eskertuko nioke blogean eskegi ahal izateko.
----------

2008-09-03

Permalink 17:38:05, Atalak: Hi