Aurten ez zait ideia berririk bururatu eta, beraz, klasiko bat errepikatuko dut: nola esaten den izenburuko esaldia (edo antzeko zerbait) 360tik gora hizkuntzatan. Helbide honetan aurkituko duzue zerrenda osoa:
Zuri ere ugie na thigunku ijega na mwaka jumweru, Rikardo.
2007-12-22 @ 20:25
Bidaltzailea:
eneko [Bisitaria]
ondo da españolen inuxenteetan txantxa bat blogera ekartzea, azken finean...
baina Veleia zatar erabilita euskaldunon kontura itsuski barre egiten dutenen txantxa motzei haizea ematea ere... :-(
Urde txerri on, profe :-)
2007-12-31 @ 12:25
Bidaltzailea:
Ricardo Gómez [Kidea]
Urte berri on, eneko!
Inozentadaren mezuan utzi dudan beste erantzun batean honen antzeko zerbait esan dut: istorio hori ez dut uste preseski euskaldunon kontura itsuski barre egiteko egina denik; beste zerbait (norbait) da barregarri utzi nahi dena, ez euskara eta ez euskaldunok.
2008-01-01 @ 17:43
Bidaltzailea:
eneko [Bisitaria]
aiba, profe,erantzuna leku okerrean para dut! dena dela, celtiberiaren kulebroi hura noizbehinka jarraitzen dut eta kontu honen bidez euskara eta euskaldunon kontura barre egiten digute, eta txantxa motza asmatu zuen gixaixo bizibakoak bereziki. Bestela, zer dela eta nazionalismoa gora eta euskal esentziak behera eta etengabe darabiltzaten "leku komun" (sekula ez egokiroago esanda)mesetario horiek guztiak, berez arkeologikoa omen den webgune sasi-serio batean...
Txantxa hauek euskaldunon kontura baino ez dira egiten. Motzak ei garenez... harrapau be ez doguz egiten eta! ja-ja-ja
Baina ez dizut ezer aurpegiratu nahi, lasai, ez zeure burua zuritu. Iwal Hendrikeri oso barregarria iruditu zaio!!! Niri ez, eta komentatzea libre...
Besarkada bat, mola tu blog.
2008-01-02 @ 20:14
Erantzun:
FiloBlogia
(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat
blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos
a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics