Mezua: Julen Arriolabengoak Mikel Zarate saio saria irabazi du

2007-12-18

Permalink 18:11:58, Atalak: Filologia, Euskara, Euskararen_historia  

Julen Arriolabengoak Mikel Zarate saio saria irabazi du

Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak urtero antolatzen dituzten literatur sarien arten, Julen Arriolabengoak (PDF) irabazi du aurtengo Mikel Zarate saio saria, Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan lanarekin. Saria erabaki zuen epaimahaian Adolfo Arejita, Antton Aranburu eta Iñaki Aldekoa izan ziren.

Julen Arriolabengoak iazko abenduan lortu zuen Euskal Filologian doktore titulua, Ibarguen-Cachopín kronika. Edizioa eta Azterketa tesia denfendatu ondoren.

Oraingo saria jaso duen lanean, berriz, Arriolabengoak doktorego-tesian jaso zituen euskarazko testu, esaldi eta hitzak bildu eta aztertu ditu.

Adolfo Arejita epaimahaikideak sari-banaketa ekitaldian esandako hitzetan (PDF) lanaren laburpena aurki daiteke.

Zorionak, Julen! Lana irakurtzeko irrikitan nago!!


Julen Arriolabengoa saria jasotzen

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Blanca Urgell [Bisitaria]
Benetan zoriontzekoa, Julenen lana!
Tesian egoteko aukera izan nuen, eta zinez eta benetan esan dezaket ez dela erraz aurkituko zeruaren azpian honek egin duen lan erraldoia berdin dezakeenik. Berak ez egitera, ziur naiz Ibarguen-Cachopin-en kronika, dagoenekoz aski galdu eta aski hondatuta dagoena, osoki galduko genukeela, bertan dauden era guztietako altxorrak ia guztiak ezagutu ere gabe.
Altxor horien artean, berak aurkitutako testu berriak (batez ere "Errodrigo Zaratekoaren Kantu Epikoa", ASJU 30:1), eta hainbat eta hainbat hitz eta kontu solte, sari honen oinarrian dagoen materiala, alegia.
Testuok XVI. mendearen bigarren zatian zehar edota XVII.aren hasieran bilduak dira (Refranes y Sentencias-ekoaren antzekoa dirudien hizkera batean), eta ez gaude halakoetan gainezka, denok dakigunez.
Merezia saria, eta merezia blog honetan lekua aurkitu izana: bai horixe!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-18 @ 22:15

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution