Azaroaren 16an,
The Times Literary Supplement agerkarian
John E. Joseph hizkuntzalariak
Saussure-ri buruz idatzitako artikulu xarmagarri hau argitaratu zen:
"The poet who could smell vowels" ("The Secret Saussure" hautazko izenburua ere bide du)Ferdinand de Saussure (1857-1913) hizkuntzalari suitzarra oso ezaguna da hizkuntzalaritzaren eremuan, eta zertxobait beharbada hizkuntzalaritzatik kanpo ere.
Ziurrenik, haren lan aipatuena
Cours de linguistique générale (1916) da. Liburua Saussure-k Genevan 1906-1911 bitartean eman zituen ikastaroak berreraikitzeko saioa da, azken hiru urteetakoak bereziki; horretarako, haren ikasleak izan ziren
Chales Bally eta
Albert Sechehaye ikastaroan hartutako apunteetan oinarritu ziren.

Beste askorentzat, ordea, Saussure-ren lan garrantzitsuena beste bat da: alegia, 1877an, hogei urte zituela,
Société de Linguistique de Paris delakoan aurkeztu zuen
Mémoire sur le système primitif des voyelles dans les langues indo-européennes (1879an emendaturik argitaratua).
Bertan Saussure-k proposatu zuen
indoeuroperak zenbait kontsonante zituela, gero
hizkuntza indoeuropar guztietan desagertu zirenak, baina batzuen bokaletan aztarnak utzi zituztenak. Geroago kontsonante horiei
"laringal" izena eman zitzaien eta gaur egun horrela ezagutzen dira.
Laringalen teoria hizkuntzen
barne berreraiketaren saio eredugarritzat hartu izan da. Hau gutxi balitz, 50 bat urte geroago
Kurylowicz-ek
hititaren sistema fonologikoan aurkitu zituen
laringalen zantzuak, Saussure-ren hipotesia bermatuz.
John E. Joseph-en artikuluan Saussure-ri buruzko
datu ez hain ezagunak aurki daitezke (horietako batzuk 1996an aurkitutako izkribuetatik atereak), hala nola zertzelada biografiko batzuk (hemen ere oposaketak nagusi), gaztetako poemak eta, batez ere, Saussure-ren iturri britaniar eta amerikarren pisu handia.
Iturria: