Ez dut mezu mamitsu eta gogoetatsu bat idazteko asmorik. Ez dut gaur argitaratu den
PISA txostenaren emaitzak iruzkintzeko gogorik. Ezta emaitza horiek nire ikasleen mailarekin alderatzeko xederik ere (lehenengo lanak zuzentzen ari naiz eta, nahiko banu ere, ez nuke aski daturik izango).
Alabaina, ohartarazi nahi dut urterik urtera
unibertsitateko lehenengo mailan ditudan ikasleei karrerako gaiei buruzko interes gutxiago sumatzen diedala, irakurtzeko zaletasun gutxiago erakusten dutela, lehengo jarrera pasiboa ez dela pedagogoek agindu ziguten bezainbeste hobetu eta ikasleek ia ez dutela galderarik egiten eta askori kostatzen zaiela eskolan parte hartzea, maiz iruditzen zaidala esaten dudana ez dutela ulertu ere egin eta,
batez ere,
bereziki,
batik bat,
nagusiki,
oroz gain...
gero eta ikasle gehiago daudela
eskolan luzaz aldameneko(ar)ekin hizketan ari direnak, eta ez beti ahopean, eskola ematea nekagarri eta jasanezin bihurtzen dutenak, hamazortzi urte-edo izan beharrean zortzi urte dituztela ematen dutenak.
Iaz mota honetako dozena erdi bat ikasle izan nituen; aurten dozenatik hurbilago. Datorren urtean? Hau al da unibertsitatearen etorkizuna?
Eskerrak ikasle hauetako batzuk hurrengo urteetan hobetzen diren.
Ba al du honek konponbiderik?