Esan nizuenez, joan den astean
Cadizen egon naiz,
VI Congreso Internacional de la SEHL biltzarrean.
Egunotan
dozenaka hitzaldi entzuteko aukera izan dut, horietako asko oso interesgarriak. Bestalde, halako biltzarretan ohi denez, ezagutzen nuen jendea berriro agurtu eta jende gehiago ezagutu ahal izan dut.
Turismo asko egiteko astirik ez, beraz; hala ere,
egun oso probetxugarriak izan dira, ezbairik gabe.
Bertan aurkeztu nuen komunikazioa
ARTXIKERen utzi dut, interesa duenak irakur dezan:
"Las ideas lingüísticas de José Francisco Aizkibel: el manuscrito Euskera" Zer esanik ez, testuari buruzko ohar eta iruzkin guztiak
ongi etorriak dira.
Lotutako sarrerak: