Denbora asko ez dela eta, dirudienez, publizitate askorik egin gabe, sortu da
BINADI - Nafarroako Liburutegi Digitala.
Bertan, egun, 120 liburu daude, baina horietarik bi baino ez daude
euskaraz idatziak (
Axularren Guero eta Elizalderen
Apezendaco dotrina) eta beste bi, nola edo hala,
euskarari buruzkoak (
Oihenarten Notitia eta
Perocheguiren Origen de la nación bascongada y de su lengua).
Erabili duten
teknologiari dagokionez, ez zait iruditu ondoegi eginda dagoela. Batetik,
Firefox nabigatzailea erabiliz gero, arazoak daude eta, bestetik, nola ez, liburuak orrialdez orrialde ikusi behar dira eta
ezin dira osorik jaitsi, Sancho el Sabio Fundazioaren
Liburutegi Digitalean bezalatsu, baina irudi txikiagoekin gainera.
Eta, amaitzeko,
haluzinatzeko datu bat: digitalizatu duten orrialde bakoitzaren erdian
BND sigla sartu dute eta beheko aldean honako esaldi hauek:
Se autoriza la copia para investigación
© Gobierno de Navarra
Copyright!! Baina ez al dira
jabetza publikoko liburuak?
Honen antzeko
kritika gogorrak irakurri ditut egunotan,
El Prado Museoaren webgune berrian sartutako irudiak direla-eta.
Iturriak:
Nolako aldea dagoen goiko digitalizazioaren eta
Klasikoen Gordailuak egiten duen lan eskergaren artean: Axularren testu osoa
pantailan,
RTF eta
PDF formatuetan eta
faksimilea. Eta hori guztia
irudiak zikindu gabe eta, ziur nago, askoz diru gutxiago gastatuz!