Artxiboak: Azaroa 2007

2007-11-30

Permalink 18:09:57, Atalak: Euskara, Deialdiak  

Euskara eta euskal kulturako irakurle-plaza Argentinan

EHUren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren barruan, euskara eta euskal kulturako irakurle-lanpostu baterako deia egin da. Lanpostua La Platako Unibertsitatean aritzeko da. Hona deialdiaren testu osoa:

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURAKO IRAKURLE-PLAZA LA PLATAN (ARGENTINAR ERREPUBLIKA)

UPV/EHUren eta Eusko Jaurlaritzaren artean laguntasuna dela eta, euskara eta euskal kulturako irakurle-plaza bat La Platan betetzeko merezimenduen lehiaketarako deia egin da.

Irakurlearen betebeharrak: euskara eta euskal kulturako eskola praktikoak, La Platako Unibertsitatearen ikasketa-planen eremuan.

Eskakizunak:
Filologiako edo Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatua.

Ordainketak eta laguntzak: Eusko Jaurlaritzaren lektore kontratuen arabera.

Interesatuek, 2007ko abenduaren 13a baino lehen aurkez dezakete eskaria Filología eta Geografi-Historiako Dekanotzan, curriculum vitae eta lanposturako duten motibazioarekin batera.

Vitoria-Gasteiz, 2007-30-11

DEKANOA/EL DECANO
Fernando García Murga
----------

2007-11-23

Hizkuntzalaritzari buruzko bi mintegi Gasteizen

Abenduaren hasieran, 3tik 5era, hizkuntzalaritzari buruzko bi mintegi izango dira Gasteizeko Filologia eta Geografi-Historia Fakultatean:
  • Worskhop on the grammar of temporal relations (abenduaren 3-4an)
  • European Research Nets in Linguistics- 1st Workshop (abenduaren 4-5ean)
Nazioarteko mintegi hauek Hizkuntzalaritza Teorikorako Taldeak (HiTT) antolatzen ditu eta bertan dozena bat unibertsitate eta ikergunetako jendeak parte hartuko du.

Sarrera doan eta irekia da.

Hona hemen argibide gehiago eta egitarauak:

International Worskhops in Linguistics in the Basque Country (2007)

        

University of the Basque Country (UPV-EHU)

Faculty of Philology, Geography and History,

Vitoria-Gasteiz

 

3-5 december, 2007

 

organized by

 

Hizkuntzalaritza Teorikorako Taldea (HITT)

Basque Research Group in Theoretical Linguistics

 

funded by

 

Arabako Errektoreordetza/Arabako Forualdundia


Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco

 

Filologia eta Geografi-historia fakultatea

Facultad de Filología, Geografía e Historia

 

Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco

 

Ingeles eta Aleman Filologiak eta Itzulpengintza Saila/

Departamento de Filología Inglesa, Alemana y Traducción

                                                                                                                               

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila/

Departmento de Lingüística y Estudios Vascos


 

Worskhop on the grammar of temporal relations

Faculty of Philology, Geography and History, room 1.43.

December 3-4, 2007, U. of the Basque Country, Vitoria-Gasteiz

 

 

December 3, 2007

 

  • 9:30-10:30: Sequence of Tense in French Child Language. Hamida Demirdache & Oana Lungu (U. Nantes)
  • 10:30-11:30: Aspects of Modality. Claudia  Borgonovo (U.Laval & U. Paris 8)

11:30-11:45     Break

  • 11:45-12:45: Evidence for competition: a new look at the cross-linguistic variation of present perfect and simple past tenses. Gerhard Schaden (U. Paris 7/CNRS UMR 7110 Laboratoire de Linguistique Formelle)
  • 12:45-13:45: A stativistic theory of lexical aspect and its impact on grammatical aspect. Luis García (U. Castilla- La Mancha)

13:45-15:30     Lunch break

  • 15:30-16:30: Interaction of Aspectual Levels in Polish. Patrycja Jablonska (Wroclaw University)
  • 16:30-17:30: Event structure and weak quantification in Basque. Urtzi Etxeberria & Ricardo Etxepare (CNRS/IKER)

17:30-17:40     Break

  • 17:40-18:40: On quantification over times in temporal adjunct clauses. Kiyomi Kusumoto (Hirosaki Gakuin University, Japan)
  • 18:40-19:40: Inceptive Events and Inchoative States. Leora Bar-El (U. Montana)


December 4, 2007


  • 9:00-10:00: The puzzle of subjunctive tenses. Brenda Laca (U. París 8)
  • 10:00-11:00: Tense and Aspect in the diachrony of Basque. Celine Mounole (UPV-EHU)

                                         


European Research Nets in Linguistics-  1st Workshop

(UPV-EHU/U. Nantes/U. París 8/CNRS-IKER)

Euskal Herriko Unibertsitatea, Gasteiz (2007ko abenduaren 4-5)

University of the Basque Country, Vitoria (December 4-5, 2007)

Faculty of Philology, Geography and History, room 1.43.

 

December  4, 2007


  • 11:20-12:10: Causative/anticausative or inchoative/causative alternations? Javier Ormazabal (UPV-EHU)
  • 12:10-13:00: Licensing pro-drop and extraction. Maia Duguine (UPV-EHU & U. Nantes)
  • 13:00-13:50: Resumption as NP ellipsis. Nouman Malkawi (U. Nantes ) & Nicolas Guillot (U. Toronto)

 13:50- 15:45    Lunch Break

  • 15:45: 16:35: Can French keep silent the way English can? The Case of ' modal ellipsis'. Anne Dagnac (CLLE/ERSS (UMR 5263), Université Toulouse-2)
  • 16:35-17:25: “Pure” Focus? Vidal Valmala (UPV-EHU)

17:25-17:35     Break  

  • 17:35-18:25: Why Y? Aritz Irurtzun (UPV-EHU)
  • 18:25-19:15: The syntax-semantics mapping of Focus in Spanish and Basque. Ricardo Etxepare (CNRS/IKER) & Myriam Uribe-Etxebarria (UPV-EHU)
     

December 5

 

  • 9:30 – 10:20: Multiple questions in Romanian. Dafina Ratiu (U. Nantes)
  • 10:20-11:10: Positive and negative polarity, towards a unifying account. Ana María Falaus (U. Nantes)

11:10-11:25     Break

  • 11:25-12:15: A semantic approach to Positive Polarity Items. Raquel González (U. Castilla-La Mancha)
  • 12:15-13:05: An alternative syntactic analysis for ergativity in Basque. Pablo Albizu (UPV-EHU)
  • 13:05-13:55: Defective  domains in  Basque nominalized dependants. Itziar San Martin (UPV-EHU)

----------

2007-11-19

"Nire lanak ARTXIKER-en" albo-barran

Blogaren eskuinaldean dagoen albo barran, Estekak izeneko atalean, beste helbide bat gehitu dut: Nire lanak ARTXIKER-en.

Bertan klik eginez gero, ARTXIKER artxiboan utzi ditudan lanen zerrenda agertuko da. Bestalde, izenburu batean klik eginez gero, lan horren fitxa eta, beheko aldean, lana jaisteko ikonoa agertuko dira.
----------

2007-11-17

Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra: kronika antzeko zerbait (II)

Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarrean entzun genituen hitzaldi eta komunikazioen laburpenarekin jarraitzen dut.

Lehenengo eguna, urriaren 8a:

17:15 Txostenak
  • Mikel Martinez Areta (UPV/EHU): "Fonosinbolismoa eta euskara":
Martínez Aretak palatalizazio adierazgarria eta fonosinbolismoa bereizi zituen, eta euskaran bakoitzaren jatorri eta bilakaeraz zenbait proposamen egin zituen.
  • Julen Manterola (UPV/EHU): "-a artikulu "definituaren" erabilera ekialdeko euskaretan":
Manterolak artikulu "definitua" ekialdeko hizkeretan eta zenbait posiziotan (adjektibo-predikatua, objektua) izan duen hedatze-prozesua aurkeztu zuen. Besteak beste, gaiarekin lotutako aurreko bibliografia iruzkindu zuen, azterketa sinkronikoek eta dialektologikoek diakronia ezagutzeko duten balioa nabarmendu zuen eta artikulua hartzen duten osagaien semantika aintzat hartu behar dela erakutsi zuen.
  • David Peterson (Burgosko Unib.): "Onomástica y población en el antiguo condado de Castilla: la documentación conservada en San Millán":
Peterson Mitxelenaren artikulu ezagun batetik abiatu zen ("Onomástica y población en el antiguo reino de Navarra: la documentación de San Millán", 1976; berrarg. in Palabras y textos. Bilbo.EHU, 1987, 59-72). Baina Mitxelenaren lanean agertzen ez diren IX-XI. mendeetako zenbait toponimo azaldu zituen. Leku-izen horiek kronologikoki eta geografikoki aztertu zituen eta, halaber, garai hartako eta lurralde hartako gertakari historikoekin lotzen saiatu zen.

18:30 Txostenak
  • Henrike Knörr (UPV/EHU): "Revisando viejos problemas: los topónimos vascos en -ain, -ana, -ano, -iz":
Atzizki hauei buruz azaldu diren zenbait etimologia birpasatu ondoren, Knörrek honako hauek proposatu zituen: -ain latinezko genitibotik ([ex uilla] Antoniani > Andoain); -ana eta -ano latinezko ablatibotik ([ex uilla] Antoniana > Antoñana); -iz < lat. -ici ([ex uilla] Aiestiualici > Estibaliz, Estibariz). Alabaina, -ano eta -iz atzizkiak euskal jatorriko oinarrietara ere hedatu ziren (Otxandio, Marquiniz).
  • Céline Mounole (UPV/EHU): "Ohar batzuk Lazarragaren aditzaz (1567)":
Mounolek Lazarragaren eskuizkribuko aditz sistemaren aurkezpen orokorra eskaini zigun, aspektuari, denborari, moduari, komunztadurari eta laguntzaileei buruzko hainbat ohar eta adibide emanez. Lazarragaren testuak euskal aditzaren bilakaera aztertzeko duen garrantzia nabarmendu zuen eta, azkenik, bertan azaltzen den aditz sistema XVI. mendeko beste euskal testuetan agertzen denaren pareko dela ondorioztatu zuen. Jakina da euskaraz adizki ditrantsitiboetan (NOR-NORI-NORK deitu izan direnetan) ezin dela 1. edo 2. pertsonari dagokion aurrizki absolutiborik agertu. Murriztapen hau unibertsala dela aldarrikatu da, batzuek Pertsona-Kasu Baldintza deitu izan dutena. Hala ere, euskal testuetan baldintza hori hausten duten zenbait adibide aurki daitezke, batik bat Leizarragaren itzulpenetan. Komunikazio honetan, 1. edo 2. pertsonako absolutiboa duten adizki ditrantsitiboen adibideak aurkeztu ondoren, salbuespen horiek azaltzeko eman diren hipotesiak birpasatu ziren (arkaismoa, lokalismoa, analogia) eta beste hipotesi bat proposatu zen: hedapen eta iraupen mugatua izan zuen berrikuntza bat izatea. Dena dela, edozein hipotesi onarturik ere, adizki horien desagerpena desgramatikalizaziotzat har daiteke eta, horrenbestez, Haspelmath-en azterbide funtzionalistaren kontrako froga gisa ere erabil liteke.

Lotutako sarrerak:
----------

2007-11-12

Cadizetik itzulita

Esan nizuenez, joan den astean Cadizen egon naiz, VI Congreso Internacional de la SEHL biltzarrean.

Egunotan dozenaka hitzaldi entzuteko aukera izan dut, horietako asko oso interesgarriak. Bestalde, halako biltzarretan ohi denez, ezagutzen nuen jendea berriro agurtu eta jende gehiago ezagutu ahal izan dut.

Turismo asko egiteko astirik ez, beraz; hala ere, egun oso probetxugarriak izan dira, ezbairik gabe.

Bertan aurkeztu nuen komunikazioa ARTXIKERen utzi dut, interesa duenak irakur dezan:

"Las ideas lingüísticas de José Francisco Aizkibel: el manuscrito Euskera"

Zer esanik ez, testuari buruzko ohar eta iruzkin guztiak ongi etorriak dira.

Lotutako sarrerak:
----------

2007-11-01

BINADI: Nafarroako Liburutegi Digitala

Denbora asko ez dela eta, dirudienez, publizitate askorik egin gabe, sortu da BINADI - Nafarroako Liburutegi Digitala.

Bertan, egun, 120 liburu daude, baina horietarik bi baino ez daude euskaraz idatziak (Axularren Guero eta Elizalderen Apezendaco dotrina) eta beste bi, nola edo hala, euskarari buruzkoak (Oihenarten Notitia eta Perocheguiren Origen de la nación bascongada y de su lengua).

Erabili duten teknologiari dagokionez, ez zait iruditu ondoegi eginda dagoela. Batetik, Firefox nabigatzailea erabiliz gero, arazoak daude eta, bestetik, nola ez, liburuak orrialdez orrialde ikusi behar dira eta ezin dira osorik jaitsi, Sancho el Sabio Fundazioaren Liburutegi Digitalean bezalatsu, baina irudi txikiagoekin gainera.

Eta, amaitzeko, haluzinatzeko datu bat: digitalizatu duten orrialde bakoitzaren erdian BND sigla sartu dute eta beheko aldean honako esaldi hauek:
Se autoriza la copia para investigación
© Gobierno de Navarra
Copyright!! Baina ez al dira jabetza publikoko liburuak?

Honen antzeko kritika gogorrak irakurri ditut egunotan, El Prado Museoaren webgune berrian sartutako irudiak direla-eta.

Iturriak:

Axularren Gueroren azala

Nolako aldea dagoen goiko digitalizazioaren eta Klasikoen Gordailuak egiten duen lan eskergaren artean: Axularren testu osoa pantailan, RTF eta PDF formatuetan eta faksimilea. Eta hori guztia irudiak zikindu gabe eta, ziur nago, askoz diru gutxiago gastatuz!
----------
Permalink 16:19:08, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi...

Duela urte bat: Duela urte bi: Eta duela hiru urte:
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution