Ostegunean, hilak 25, Deustuko Unibertsitatean izango naiz
Euskal-Erromantze Linguistika II. Jardunaldietan komunikazio bat aurkezteko.
Hasiera batean, goizean hitz egin behar nuen,
Ekaitzek iragarri zuen bezala, baina arratsaldera pasatu naute, nik eskatuta.
Eusko Ikaskuntzaren webgunean argitaratu duten
egitarauan ordua zuzendu dute, baina komunikazioaren izenburua ez.
Hartara, nire komunikazioa
16:00etan hasten den saioan sartu dute eta honako izenburu hau izango du:
"Las ideas lingüísticas de Juan Mateo Zabala: El verbo regular vascongado del dialecto vizcaino (1848)".Komunikazioa
gaztelaniaz aurkeztuko dut, saio horretako gainerakoak gaztelaniaz direlako eta, hara aldatu nautenez, ez nago seguru entzule gehienek euskara ulertuko duten.
Gasteizen eskola eman behar dudanez, ziurrenik ez dut aukerarik izango gainerako saioetara joateko, baina biziki gomendatzen dizuet jardunaldi interesgarri hauetara hurbiltzea.