Datozen egunetan saiatuko naiz laburtzen, pixkanaka-pixkanaka,
Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarrean etzun ditugun hitzaldi eta txostenak.
Aste honetan ez dut paperezko egunkariak irakurtzeko aukerarik izan eta, beraz, edizio digitaletara jo behar izan dut. Edizio digitaletan hutsuneak izaten direlako eta nik aurkitu ez ditudan artikuluak egon daitezkeelako, biziki eskertuko nituzke ondoko
zerrenda osatzeko aipamen guztiak. Orobat, irratian edo telebistan ezer aipatu badute.
Zernahi gisaz, bitartean hemen duzue biltzarrak egunkarietan izan duen
isla urri-urria:
Bistan da, erru guztia ez da kazetariena; antolatzaileek eta bereziki
EHUko prentsa-bulegoak ere badukete zerikusirik. Baina, guztiarekin ere, iruditzen zait, oro har, Euskal Herrian (bakarrik?) arreta handiagoa ematen zaiela euskararen inguruko albiste
sentsazionalista eta
txoroei, jarduera eta ekimen serio eta eraginkorrei baino.