Mezua: Gerundioak du errua

2007-10-03

Permalink 18:57:12, Atalak: Xelebreak  

Gerundioak du errua

Harrigarria! Totala! Demasa! Brasiliako gobernatzaileak gerundioak debekatu nahi ditu. Izan ere, astelehenean argitaratu zen dekretu baten bitartez, José Roberto Arruda gobernatzaileak Brasiliako funtzionario publikoei gerundioa aitzakia gisa erabiltzea debekatu die.

Honen ondorioz, "bukatzen ari naiz", "arazoa aztertzen ari gara", "plangintza prestatzen dihardugu" bezalako esaldiak debekatuta geratuko dira administrazioko funtzionario publikoen eraginkortasunik eza estaltzeko.

Etorkizun latza izango zuen Aznarrek Brasilian.

Iturriak:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Jozulin [Bisitaria] · http://www.blogak.com/jozulin
Eta ergatiboa debekatuko bagenu? Edo -TZERAKOAN-en erabilera okerra zigortu?
Mmmmm... hau tentazioa!
Permalink-a mezu RSS 2007-10-03 @ 21:10
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Nolaaaaa?
Permalink-a mezu RSS 2007-10-03 @ 21:26
Bidaltzailea: XL [Bisitaria] · http://ahuspez.wordpress.com/
Burokraziak zer trikimailu ez duen erabiliko bere eraginkortasun eza estaltzeko! Hala ere, burokrazioaren funtsa eraginkortasun eza dela dakienak badaki gerundioak debekatzearena eraginkortasun ezaren beste adibide bat besterik ez dela, adibide behingoz barregarria. Brasildarrak oso jaioak omen dira horretan, Brasilek Londresen daukan enbaxadan lan egiten duen lagun batek esaten didanaren arabera.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-03 @ 23:28

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution