Mezua: Leizarragaren edizio faksimilea argitaratu da

2007-09-21

Permalink 20:08:27, Atalak: Euskara, Liburuak, Euskararen_historia  

Leizarragaren edizio faksimilea argitaratu da

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: blancatxo [Bisitaria]
Leizarragaren beste ale baten faksimilea eskura izatea, berri pozgarria, benetan!
Baina, beren artean ezberdinak direla eta hain gutxi direla jakinik, noizko guztien kolazioa? noizko edizio kritikoa?
ez al da jaio oraindik hori egiteko kemena izango duen euskaldunik?
Permalink-a mezu RSS 2007-09-30 @ 14:22
Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Guztiz ados. Une honetan bere testuen edizio erabilgarri bakarra Schuchardtek eta Linschmannek 1900ean egina da eta Euskaltzaindiak 1990ean berrargitaratua. Hots, kontua orain dela ehun urte bezala dago, funtsean.

Dena den, beldurra eman dit Blancatxoren planteamenduak, alegia, Leizarragaren edizio kritiko bat... ikaragarrizko lana begitantzen zait, edonorentzat.

Ez al litzateke hobe gauza errazago batekin hastea? Adibidez, zati hautatu batzuen edizioa, ez dakit, "Konfesionea"-rena edo... Horrek bidea zabalduko luke, eta lan errazagoa ez bada ere, behintzat bai laburragoa.

Ez dezagun ahantz "Leizarraga" etiketapean jartzen duguna ez dela soilik Itun Berriaren itzulpen bat, hortaz gain testu mordoxkatxo bat ere biltzen duela, batzuk hura baino interesgarriagoak, apika.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-02 @ 09:56
Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Aurreko mezuan hutsune bat izan dut; ahaztu zait esatea Schuchardten eta Linschmannen edizioa Josu Lavinek osorik digitalizatu duela (testua "pikatuz" gainera) eta erabilgarri dagoela internet bidez "Klasikoen gordailua"-n (Armiarma). Barkatu.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-02 @ 10:09
Bidaltzailea: Jurtzixabi [Bisitaria]
Berri pozgarria da Nafarroako Kutxak euskararen alde zerbait egitea, batez ere Leizarraga nafarra ez zela kontuan hartuta...

Hala ere, betikoa gertatuko den beldur naiz: askok edizio faksimila erosiko dute, baina benetan nork irakurriko du?

Leizarragaren itzulpena(k) irakurtzeak badu interesik filologiaz haraindian, gainera. Txikitan, erlijio klasean, behin batean abade-irakasleari zera galdetu nion, nola zen posible behin baino gehiagotan Jesusen "anaiak" edo "anai-arrebak" azaltzea? Erantzuna denok dakigu, ezta? "Bada, dirudienez, grekoz -edo arameoz, berdin dio- "anaia" eta "lehengusua" ez zen ondo bereizten, etab. Beno, geroago greko pixka bat ikasi nuenean "adelphós" eta "anépsios" bereizten ikasi nuen, baina tira...

Kontua da aspaldi ez dela hona hemen zer irakurri nuen Leizarragarenean:

"Eta etzeçan hura ezagut [Iosephec Maria, alegia], bere lehen semeaz erdi cedino: eta deiceçan harê icena Iesus." (Mt, 1, 25)

Hori grezierazko testutik oso hurbil dago:

"kaì ouk egínôsken autèn hèôs hoû éteken hyón· kaì ekálesen tò ónoma autoû Iêsoûn" (hala ere, euskarazko
"lehen" hori ez dut aurkitzen, eta aurrean daukan grezierazko testua ez da edizio kritikoa)

Euskarazko Elizen arteko itzulpena ez daukat eskura, bai ordea Ediciones Paulinas-ena, Evaristo Martín Nietoren ardurapean talde batek gaztelaniaratua. Hone hemen pasartea:

"Y sin haber tenido relaciones, María dió a luz un hijo, al que puso por nombre Jesús".

Bada, Santo Oficioaren hats hotza nere garuanean sentitu dut...
Permalink-a mezu RSS 2007-10-02 @ 13:52
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Pruden: Klasikoen Gordailuan dagoen testua ez nuke esango Schuchardt-Linschmannen edizioa denik. Izatekotan, hartan oinarrituta Lavinek egindako edizioa litzateke: grafia aldatuta dago (Klasikoen Gordailurako aldatu zen, Lavinek pikatutakoak gordetzen zuen eta), testuaren ertzetako ohar guztiak falta dira, edizioaren disposizioa desberdina da, etab.

Jurtzixabi: ez naiz Bibliako testuetan aditua eta ez dut eskura Leizarragak erabili zuen frantsesezko bibliaren edizioa (Calvinoren Ginebrako Biblia). Baina 1669ko edizioa Interneten dago eta hor, zuk aipatzen duzun bertsetean, hauxe agertzen da:
Et ne la connut point jufques à ce qu'elle euft enfanté fon premier né, & appella fon nom Jefus.
Dena dela, ez dirudi "lehena"-edo aipatzea eskandaluzkoegia zenik; izan ere Vulgatan bertan "filium suum primogenitum" agertzen da.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-02 @ 16:30
Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Pentsatzen dut arrazoi osoa duzula, Ricardo, hots, Josu Lavinena ez dela Schuchardt-Linschmannen formato-aldatze hutsa, beste edizio bat baizik.

Baina esan nahi nuena da itxura guztien arabera Lavin edizio horretatik, eta horretatik bakarrik, abiatu dela berea egiteko, hots, dibulgazio-lan bat egin nahi izan duela, funtsean. Agian oker nago, ez dakit, pentsatzen dut hala ez bada Lavinek berak argituko digula.

Ildo horretan bi antolgia ere argitaratu izan dira, bata Arestiren eskutik (Lur, 1970) eta bestea Haranburu Altunaren eskutik (Hiria, 2002), baina bai bata bai bestea oso urrun daude Lavinen ahaleginetik.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-02 @ 19:55

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution