Mezua: Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra: egitaraua

2007-09-21

Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra: egitaraua


KOLDO MITXELENA KATEDRAREN II. BILTZARRA



Noiz: Gasteiz, 2007ko urriaren 8tik 11ra

Non: Filologia eta Geografi-Historia Fakultateko Aula Magnan

1997an egindako Katedraren I. Biltzarrean Koldo Mitxelenak gehien landu zituen euskal hizkuntzalaritzako —bereziki euskal hizkuntzalaritza diakronikoko— hainbat alderdiren egoeraren berri ematea izan zen helburua hein handi batean. Oraingo II. honetan, beti ere artean izan diren edo abian diren aurrerapen edo aldaketa garrantzitsuenak kontuan izanik, euskalaritzaren esparruetan zabaltzen diren ikergai eta ikerbide berriak nahi genituzke aurkeztu eta aztertu funtsean, alorraren ondoko urteetako garapenarentzat lagungarri izateko asmoz.


Talde antolatzailea:
Joaquín Gorrochategui (JUMI, UPV/EHU)
Joseba A. Lakarra (JUMI, UPV/EHU)
Blanca Urgell (JUMI, UPV/EHU)

Antolatzailea:
Koldo Mitxelena Katedra

Laguntzaileak:
Arabako Foru Aldundia
Eusko Jaurlaritza
Filologia eta Geografi-Historia Fakultatea (UPV/EHU)
UPV/EHUko Arabako Campusa
VITAL Kutxa


Biltzarrerako izena ematea:

  • Epea: Urriaren 1etik 5era bitartean
  • Matrikula: 30€
  • Kontu korrontea: 2097-0178-11-0015005034 (VITAL Kutxa)
  • Hartzailea: Filologia eta Geografi-Historia Fakultatea
Biltzarraren hasieran matrikula-inprimakia norberak beteko du ordainagiria aurkeztuta.

UPV/EHU-k aukera askeko 2 kreditu aitortuko dizkie matrikulatuei.

Harremanetarako:
  • joseba.lakarra@ehu.es
  • blanca.urgell@ehu.es

Koldo_Mitxelena

Egitaraua:

Urriaren 8

11:00 Harrera eta matrikulazioa

12:00 Irekitze hitzaldia

  • Jose Antonio Pascual (Univ. Carlos III, RAE): "Lengua, historia y diccionarios"
16:00 Hitzaldia
  • Joseba A. Lakarra (JUMI, UPV/EHU): "Erro monosilabikoaren teoria eta Aitzineuskararen berreraiketa: zenbait alderdi eta ondorio"
17:00 Eztabaida

17:15 Txostenak

  • Mikel Martinez Areta (UPV/EHU): "Fonosinbolismoa eta euskara"
  • Julen Manterola (UPV/EHU): "-a artikulu definituaren erabilera ekialdeko euskaretan"
  • David Peterson (Burgosko Unib.): "Onomástica y población en el antiguo condado de Castilla : la documentación conservada en San Millán"
18:15 Eztabaida

18:30 Txostenak

  • Henrike Knörr (UPV/EHU): "Revisando viejos problemas: los topónimos vascos en -ain, -ana, ano, -iz"
  • Céline Mounole (UPV/EHU): "Ohar batzuk Lazarragaren aditzaz (1567)"
  • Ricardo Etxepare eta Beñat Oyharçabal (CNRS, IKER-UMR 5478): "Pertsona-Kasuaren Baldintza Leizarragaren idazkietan"
19:30 Eztabaida


Urriaren 9

9:00 Hitzaldia
  • Blanca Urgell (JUMI, UPV/EHU): "Euskararen Historia eta Filologia: zer (ez) dakigu hamar urte geroago?"
10:00 Eztabaida

10:15 Txostenak

  • Isaak Atutxa (UPV/EHU): "Testukritika eta euskal testuen edizioaz"
  • Ane Bueno (UPV/EHU): "Nominalizazio atzizki deitutakoen azterketa historikoa eta morfologikoa"
  • Aurelia Arkotxa-Scarcia (Bordele 3ko Unib., IKER-UMR 5478): "Etxeparez"
11:15 Eztabaida

11:30 Txostenak

  • Patxi Salaberri Muñoa (UPV/EHU): "Axularren Gero liburuaren lehen edizioa. Aleak, aldeak eta zuzenketak"
  • Koro Segurola (EHHA): "XVIII. mendeko garbizaletasuna: Larramendiren Hiztegi Hirukoitza eta eskuizkribuak "
  • Gidor Bilbao (JUMI, UPV/EHU): "Lubieta, izen berri bat euskal testuen historian"
  • Ricardo Gómez (JUMI, UPV/EHU): "Astarloaren sintaxia eta hitz ordena naturala"
12:50 Eztabaida

16:00 Hitzaldia

  • Koldo Zuazo (JUMI, UPV/EHU): "Euskalkien antzinatasunaz"
17:00 Eztabaida

17:15 Txostenak

  • Patxi Salaberri Zaratiegi (UPNA): "Bokalismoaren garapena Garaziko euskaran Etxeparegandik hona"
  • Iñaki Camino (JUMI, UPV/EHU): "Nafarroa Behereko euskara zaharra"
  • Orreaga Ibarra (UPNA): "Zaraitzueraren azken txingarrak"
  • Irantzu Epelde (UPV/EHU): "Lapurdiko itsasegiko euskararen ahoskera: Donibane Lohizune"
18:35 Eztabaida

18:50 Txostenak

  • M. Lourdes Oñederra (JUMI, UPV/EHU): "Gure elebitasuna: ahoskeratik itzulpenerako ordezkatze zenbaiten ibilbidea"
  • Oroitz Jauregi (UPV/EHU): "Mitxelenaren Erronkariko grabaketen hurbilketa akustikoa"
  • Gontzal Alday (UPV/EHU): "Euskara morfologikoki ergatiboa al da?: Ekialdeko euskalkiak vs. mendebaldeko euskalkiak"
19:50 Eztabaida


Urriaren 10


9:00 Hitzaldia
  • Urtzi Etxeberria eta Ricardo Etxepare (CNRS, IKER-UMR 5478): "Zenbatzaileak komunztatzen ez direnean"
10:00 Eztabaida

10:15 Txostenak

  • Itziar Laka (UPV/EHU): "Euskararen kasu morfologiaz"
  • Pablo Albizu (UPV/EHU): "Euskararen ergatibotasuna: ohar batzuk dakigunaz eta ez dakigunaz"
  • Xabier Artiagoitia (UPV/EHU): "Euskarazko jabetza-genitiboaren sintaxiaz"
  • Gorka Elordieta (UPV/EHU): "Euskal azentu eta intonazioari buruzko ikerketa: egindakoa eta egin beharrekoa"
11:35 Eztabaida

11:50 Txostenak

  • Arantzazu Elordieta (UPV/EHU): "Foku-mintzagaiak: azentu nagusia aditzak daramanean"
  • Myriam Uribe-Etxeberria (UPV/EHU): "Perpaus modalak euskaraz"
  • Beatriz Fernandez (UPV/EHU): "Euskal Herritik Kamtxatkara Karakorum mendietan zehar, komunztadura bikoizketen lorratzen atzetik"
12:50 Eztabaida

16:00 Hitzaldia

  • Ibon Sarasola (JUMI, UPV/EHU): "Egungo euskal hiztegigintzari eta inguruko hiztegigintzari buruzko oharrak"
17:00 Eztabaida

17:15 Txostenak

  • Manu Etxebarria (Deustuko Unib.): "Latinaren eragina euskal hiztegian"
  • Iván Igartua (JUMI, UPV/EHU): "Euskal hitzak Peter Simon Pallas-en Linguarum totius orbis vocabularia comparativa (1786-1789) hiztegi inperialean"
  • Koldo Ulibarri (UPV/EHU): "XIX. mendeko hiztegien azterketaz: J. P. Ulibarri Galindezen hiztegiaren kasua"
  • Xabier Altzibar (UPV/EHU): "Euskal fraseologismoen hiztegi baten beharraz"
18:35 Eztabaida

18:50 Txostenak

  • Agurtzane Elordui eta Igone Zabala (UPV/EHU): "Euskara Batuaren garapen lexiko-diskurtsiboaren egungo erronkak Mitxelenak proposatutako jarraibideen argitan"
  • Elixabete Perez (Deustuko Unib.): "Erdal aurrizkidun hitzen euskal ordainak gaztelania-euskara hiztegietan: Zehazki hiztegiaren jokamoldea"
  • Karlos Cid Abasolo (Madrilgo Unib. Complutensea): "Euskal ponte izenak Madril multikulturalean (1996-2006)"
19:50 Eztabaida


Urriaren 11

    Kutixi eguna

  • 9:00 Gidor Bilbao eta Ricardo Gómez (JUMI, UPV/EHU): "Ez al zenuten Lazarragaren edizio on bat nahi?"
  • 10:30 Joaquín Gorrochategui (JUMI, UPV/EHU): "Las armas de la Filología"
12:00 Itxiera hitzaldia
  • Lyle Campbell (Univ. of Utah): "Las lenguas genéticamente aisladas y la Lingüística Histórica"

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Jozulin [Bisitaria] · http://www.blogak.com/jozulin
Den denek dute izenburu ezin erakargarriagoa. Atrebentzia handiz: Ez dago modurik hitzaldien bideoak edo testuak (denak edo zenbait) sareratzeko? Eskertuko genuke joan ezin garenok.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-22 @ 00:15
Bidaltzailea: Luistxo [Bisitaria] · http://www.sustatu.com
Egitarauan gauza interesgarriak, bai. Kronista lana eskertuko dizugu batek baino gehiagok.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-24 @ 10:37
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Jozulin: galdetuko dut hitzaldiak grabatzeko (audioa edo bideoa) asmorik eta aukerarik duten. Testuei dagokienez, beharbada hitzaldien laburpenak egon litezke prest; testuak biltzarra amaitu ondoren berrikusten eta entregatzen dira eta horretarako oraindik ez dago eperik.

Luistxo: eskerrik asko konfidantzagatik. Ahaleginak egingo ditut, baina ez dakit hitzaldi guzti-guztietara joateko aukera izango dudan, ezta denak behar bezala laburtzeko gai izango naizen ere.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-24 @ 17:08
Bidaltzailea: David Moya [Bisitaria] · http://www.ehu.es/servicios/se_az/cpags/frp03pag.htm
Neuk Lazarragaren edizio ahalik eta onena nahi dut, bai. Noizko, orduan?

Lehen biltzarraren aktak sei urte beranduago (2003) argitaratu zituen EHUk. Ea mende berriko bigarren honetan arinago doan liburugintza.

Permalink-a mezu RSS 2007-09-25 @ 00:26
Bidaltzailea: David Moya [Bisitaria] · http://www.ehu.es/servicios/se_az/cpags/frp03/c50filol.htm
Ai, ama. Letramotz utzi dut aurreko lotura.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-25 @ 00:31
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Izena eman dut jadanik! programa ezinago erakargarria da! Gainera, pozik nago behingoz ez naizelako hitzaldietan ikasle bakarra izanen, ikaskide frankok ere izena eman baitute. Gainera irakasleekin mintzatuta, batzuek eskolak bertan behera utzi dituzte hitzaldietara joan gaitezen, beraz ez dugu horrenbeste eskolarik galduko.

Eta ostiralean jai: aste berezia izanen dugu hau!
Permalink-a mezu RSS 2007-10-06 @ 15:55
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
David: Lazarragaren edizio ahalik eta onena nahi izatea eta berehala "noizko" galdetzea ia kontrajarpen bat iruditzen zait. Halako nahia duen batengandik "nolakoa" galdera espero genuke, "noizko" baino lehenago.

Nik ere espero dut bigarren biltzar hauen aktek aurrekoek baino urte gutxiago behar izatea.

Ekaitz: pozten nau egitaraua ikasle frankoren gustukoa izateak; biltzar batzuk adituentzat bakarrik dira interesgarri eta ikasleen interesa erakartzea ez da kontu makala.

Nik ere datorren asteko eskolak bertan behera utzi ditut. Baina nire ikasgaiko orduetan ikasleei bertaratze-orria sinatzea eskatu diet, beste edozein eskolatan bezala.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-06 @ 17:07
Bidaltzailea: David Moya [Bisitaria]
Zuzen zaude, Ricardo.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-07 @ 16:51

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution