Mezua: Zein nota jarriko zenioke?

2007-09-19

Permalink 19:09:21, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Zein nota jarriko zenioke?

Hizkuntzako irakasle batek honako galdera hau jartzen du azterketa batean: Zein dira euskal alfabetoaren letrak?

Baten batek gogoratzen ez badu, euskal alfabetoak 27 letra ditu eta hauexek dira:

A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z

Ikasle batek lehenengo 14 letrak bakarrik idazten ditu erantzunean, A-tik N-ra. Irakasleak pentsatzen du 14 erdia baino gehiago direnez ikasle horrek azterketa gainditzea merezi duela, eta "NAHIKOA" ematen dio.

Ados zaude irakasle honek azterketa zuzentzeko hartu duen irizpidearekin?

Iturria:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Patxi [Bisitaria] · http://patxitrapero.blogspot.com
Egin beharreko galdera litzateke: "zertarako" nahikoa?

Bistan da alfabeto erdia bakarrik jakinez jai izango duela ikasle honek eguneroko bizitzan.

Enperadore erromatarrarena eginez, nere hatz potoloa, beheruntz.

Permalink-a mezu RSS 2007-09-19 @ 20:07
Bidaltzailea: asier [Bisitaria] · http://eibar.org/blogak/sarasua
Ni maixu gogorra nintzateke.

Matematikako 10 ariketa, eta erdiak txarto?? Zulora!

Kimikako 20 formula, eta erdiak txarto?? Zulora!

Eskerrak ez naizen irakasle... :-)
Permalink-a mezu RSS 2007-09-20 @ 12:26
Bidaltzailea: XL [Bisitaria] · http://ahuspez.wordpress.com/
Noski penkoa jarri behar zaiola, galderaren erantzuna hain oinarrizkoa izanik gainditzeak ez baitu onartzen %95tik beherako portzentairik. Aldiz, galdera erromatar enperadoreen izenen zerrenda balitz, bada orduan %20 batekin nahikoa litzateke (agian %15a ere onargarria izan daiteke). Edonola irakaslearen zentzu komuna da hemen gakoa, ez ikaslearena. Horregatik susmoa daukat galderak tranpa daukala.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-21 @ 16:53
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Noski, galderak tranpa dauka. Baina zein azterketak ez du tranparik? ;-)

Egia esan, Hego Euskal Herrian egiten diren Unibertsitaterako Hauta-probetan azterketak ez dira mezuko irakasleak egiten duenaren oso bestela zuzentzen. Eta gero gerokoak...
Permalink-a mezu RSS 2007-09-21 @ 21:33

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution