Hil honen 25ean,
Eusko Ikaskuntzak antolaturik,
Bilbo eta Literaturak sinposioa izango da. Honen harira, irailaren 10ean
El País egunkariak
"Bilbo, hiri literarioa" artikulua argitaratu zuen (eskerrik asko, Blanca, erreferentzia emateagatik).
Bertan
datu bitxi bi irakur daitezke, besteak beste:
- Modo breue de aprender la lengua Vizcayna-ren egilea Rikardo (de) Mikoleta izan zela.
- Mikoletaren "liburua" 1653an argitaratu zela (ala besterik esan nahi al du harako "ikusi zuen argia" hark?). Bestalde, ez da lehenengo aldia El País egunkarian euskal testuen argitaratze data aurreratzen dutena; hala, urtarrilaren 29an atera zen "Eskuizkribu ahaztua" artikuluan Landuchioren hiztegia 1562an argitaratu zela idatzi zen.
Zenbat ikasten den egunkarietan!