Mezua: FiloBlogiaren liburutegia Google Book Search-en

2007-09-10

Permalink 23:44:40, Atalak: Internet, Liburuak, Euskalaritzaren_historia  

FiloBlogiaren liburutegia Google Book Search-en

Google Book Search zerbitzuari buruz aspaldi idatzi nuen. Berriki, J. A. Millani esker, jakin dut zerbitzuak aukera ematen duela nork bere liburutegia antolatzeko.

Orain arte, Google Book Search-en aurkitu ditudan liburu interesgarriak nire lotura del.icio.us-etan sartu ditut. Baliabide berri honi esker eskura duzue FiloBlogiaren liburutegia. Liburutegiaren helburu nagusia euskalaritza zaharraren lanak biltzea da (gramatikak, hiztegiak, apologiak...), baina bestelako laniik ere sar nezake.

Jakina, Google Book Search-en dauden eta FiloBlogiaren liburutegian falta diren euskalaritza zaharreko liburuak ezagutzen badituzue (batez ere, osoki irakur daitezkeen liburuak badira), biziki eskertuko nizueke jakinaraztea.

Liburutegiak, gainera, RSS jarioa du, nahi duenak harpidetza egin dezan eta sartzen ditudan liburuen berri izan dezan.

J. A. Millanen blogean Google Book Search-en beste berritasun batzuk ere iragartzen dira, hala nola liburu baten pasartea blog batean txertatzeko aukera, edo liburu baten iruzkina idaztekoa.

Liburutegia

[Underpuppy-ren argazkia]

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Sustatu [Bisitaria] · http://www.sustatu.com
Tremendoa, Ricardo. Tresna indartsua da zerbitzu berria, eta bere indarra ulertzeko lezio primerakoa, zuk sortu duzun adibidea. Zorionak.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-11 @ 10:33
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Eskerrik asko. Eta eskerrik asko, halaber, liburutegi honi eta xtimeline-ren bidez ondutako kronologiari Sustatun egin diezuen iruzkin gogotsuagatik.

Zuek bai tremendoak!
Permalink-a mezu RSS 2007-09-11 @ 14:11
Bidaltzailea: blancatxo [Bisitaria]
Google-n ideia bikaina da, eta zu... inor gutxi baino langileago! Eranskintxo bat: Larramendiren gramatika aurki dezakezu bertan, baina 1853ko edizioan baino ez.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-18 @ 05:36
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Eskerrik asko, Blanca. Liburutegiari erantsi diot, lehenengo argitalpenaren zain.

Bilaketak egin nituenean ez nuen aurkitu "impossible vencido" bilatu nuelako, eta bigarren argitalpenak "s" bakarra idatzi zuen.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-18 @ 16:26

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Ricardo Gómez

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution