Mezua: Antiliburutegia

2007-09-06

Permalink 20:28:47, Atalak: Liburuak, Aipuak  

Antiliburutegia

Nassim Taleb-en  The Black Swan: The Impact of the Highly Improbable liburua aurtengo apirilean argitaratu zen eta geroztik arrakasta handia lortu du.

Liburuaren ideia nagusia ausazkotasunaren edo aleatoriotasunaren garrantzia da: dakiguna baino garrantzitsuagoa eta ugariago da ez dakiguna; jakituria sakona ilusio bat besterik ez da; ezagutzen ez ditugun gauzak dira gure bizitza gehien aldatzen dutenak.

Hala, "zisne beltza" espero ez dugun gertakari garrantzitsu bat da; baina gertatu ondoren zergatik gertatzen den azaltzeko gauza garela uste dugu: irailaren 11ko atentatuak, adibidez. Edo egunero bizimodu lasaia eta jateko ona duen indioilarraren aurreikuspen baikorrak... Thanksgiving eguna heldu arte.

Ez dut liburua irakurri eta ez dut irakurri gabeko liburu baten kritika egiteko asmorik ere. Baina gaur Microsiervos blogean irakurri dudan aipu bat oso iradokigarria iruditu zait eta Interneten liburuari buruz zerbait aurkitzera bultzatu nau.

Taleb-en aipua antilibrary kontzeptuaz ari da: irakurri ez dituzun liburuek irakurri dituzunek baino balio gehiago dute; zenbat eta gehiago dakizun, orduan eta irakurri gabeko liburu gehiago izango dituzu zain. Irakurri gabeko liburuen bilduma da antiliburutegia, gizakiaren jakituria beti txikia dela irudikatzen duena, behar dugun apaltasun intelektualaren metafora. Hona aipua:
The writer Umberto Eco belongs to that small class of scholars who are encyclopedic, insightful, and nondull. He is the owner of a large personal library (containing thirty thousand books), and separates visitors into two categories: those who react with “Wow! Signore professore dottore Eco, what a library you have! How many of these books have you read?” and the others —a very small minority— who get the point that a private library is not an ego-boosting appendage but a research tool. Read books are far less valuable than unread ones. The library should contain as much of what you do not know as your financial means, mortgage rates, and the currently tight real-estate market will allow you to put there. You will accumulate more knowledge and more books as you grow older, and the growing number of unread books on the shelves will look at you menacingly. Indeed, the more you know, the larger the rows of unread books. Let us call this collection of unread books an antilibrary.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Eskerrik asko aipuagatik, Rikardo. Pozgarria da txoko honetan beti aurkitu ahal izatea kontu interesgarririk. Adibidez, liburuak pilatzeko joera aski inkontrolatua dugunok inoiz edo beste hori dela-eta izaten dugun erru sentimendua arinduko digun hausnarketa pietatetsu bat.

Zeren eta, adibidez, mila eta bat erropa mota, kolore, tankera eta estilo etengabe dendaz dena ikuskatzen, erosten eta etxeko armairuetan pilatzen duten dozenaka emakumezkok (eta gero eta gizakumezko gehiagok, jakina) ez dirudi horretaz kezka izpirik izaten dutenik, liburuzale gixajook ez bezala. Agian heurok arropak erabili eta bota egiten dutelako? Ez genuke geuk ere beste horrenbeste egin behar? Nondik datorkigu etxean kabitzen ez zaizkigun gorpu hil horiek pilatzeko grina?
Permalink-a mezu RSS 2007-09-08 @ 15:12
Bidaltzailea: XL [Bisitaria] · http://ahuspez.wordpress.com/
Benetan interesgarria antiliburutegiaren ideia. Aleatoriotasunari diozuna ere egia dela uste dut: gertakari garrantzitsuak gertatu ondoren zergatik gertatzen diren azaltzeko gauza garela pentsatzen dugu. Aleatoriotasuna eta arrazoia, horra hor bikote bitxia. Richard Feynman fisikari estatubatuarrak "a posteriori" ondorioen arazoa broma baten bidez azaltzen zuen: "You know, the most amazing thing happened to me tonight: I saw a car with the licence plate ARW 357. Can you imagine? Of all the millions of licence plates in the state, what was the chance that I would see that particular one tonight? Amazing!"
Permalink-a mezu RSS 2007-09-09 @ 17:02

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution