Artxiboak: Iraila 2007

2007-09-21

Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra: egitaraua


KOLDO MITXELENA KATEDRAREN II. BILTZARRA



Noiz: Gasteiz, 2007ko urriaren 8tik 11ra

Non: Filologia eta Geografi-Historia Fakultateko Aula Magnan

1997an egindako Katedraren I. Biltzarrean Koldo Mitxelenak gehien landu zituen euskal hizkuntzalaritzako —bereziki euskal hizkuntzalaritza diakronikoko— hainbat alderdiren egoeraren berri ematea izan zen helburua hein handi batean. Oraingo II. honetan, beti ere artean izan diren edo abian diren aurrerapen edo aldaketa garrantzitsuenak kontuan izanik, euskalaritzaren esparruetan zabaltzen diren ikergai eta ikerbide berriak nahi genituzke aurkeztu eta aztertu funtsean, alorraren ondoko urteetako garapenarentzat lagungarri izateko asmoz.


Talde antolatzailea:
Joaquín Gorrochategui (JUMI, UPV/EHU)
Joseba A. Lakarra (JUMI, UPV/EHU)
Blanca Urgell (JUMI, UPV/EHU)

Antolatzailea:
Koldo Mitxelena Katedra

Laguntzaileak:
Arabako Foru Aldundia
Eusko Jaurlaritza
Filologia eta Geografi-Historia Fakultatea (UPV/EHU)
UPV/EHUko Arabako Campusa
VITAL Kutxa


Biltzarrerako izena ematea:

  • Epea: Urriaren 1etik 5era bitartean
  • Matrikula: 30€
  • Kontu korrontea: 2097-0178-11-0015005034 (VITAL Kutxa)
  • Hartzailea: Filologia eta Geografi-Historia Fakultatea
Biltzarraren hasieran matrikula-inprimakia norberak beteko du ordainagiria aurkeztuta.

UPV/EHU-k aukera askeko 2 kreditu aitortuko dizkie matrikulatuei.

Harremanetarako:
  • joseba.lakarra@ehu.es
  • blanca.urgell@ehu.es

Koldo_Mitxelena

Egitaraua:

Urriaren 8

11:00 Harrera eta matrikulazioa

12:00 Irekitze hitzaldia

  • Jose Antonio Pascual (Univ. Carlos III, RAE): "Lengua, historia y diccionarios"
16:00 Hitzaldia
  • Joseba A. Lakarra (JUMI, UPV/EHU): "Erro monosilabikoaren teoria eta Aitzineuskararen berreraiketa: zenbait alderdi eta ondorio"
17:00 Eztabaida

17:15 Txostenak

  • Mikel Martinez Areta (UPV/EHU): "Fonosinbolismoa eta euskara"
  • Julen Manterola (UPV/EHU): "-a artikulu definituaren erabilera ekialdeko euskaretan"
  • David Peterson (Burgosko Unib.): "Onomástica y población en el antiguo condado de Castilla : la documentación conservada en San Millán"
18:15 Eztabaida

18:30 Txostenak

  • Henrike Knörr (UPV/EHU): "Revisando viejos problemas: los topónimos vascos en -ain, -ana, ano, -iz"
  • Céline Mounole (UPV/EHU): "Ohar batzuk Lazarragaren aditzaz (1567)"
  • Ricardo Etxepare eta Beñat Oyharçabal (CNRS, IKER-UMR 5478): "Pertsona-Kasuaren Baldintza Leizarragaren idazkietan"
19:30 Eztabaida


Urriaren 9

9:00 Hitzaldia
  • Blanca Urgell (JUMI, UPV/EHU): "Euskararen Historia eta Filologia: zer (ez) dakigu hamar urte geroago?"
10:00 Eztabaida

10:15 Txostenak

  • Isaak Atutxa (UPV/EHU): "Testukritika eta euskal testuen edizioaz"
  • Ane Bueno (UPV/EHU): "Nominalizazio atzizki deitutakoen azterketa historikoa eta morfologikoa"
  • Aurelia Arkotxa-Scarcia (Bordele 3ko Unib., IKER-UMR 5478): "Etxeparez"
11:15 Eztabaida

11:30 Txostenak

  • Patxi Salaberri Muñoa (UPV/EHU): "Axularren Gero liburuaren lehen edizioa. Aleak, aldeak eta zuzenketak"
  • Koro Segurola (EHHA): "XVIII. mendeko garbizaletasuna: Larramendiren Hiztegi Hirukoitza eta eskuizkribuak "
  • Gidor Bilbao (JUMI, UPV/EHU): "Lubieta, izen berri bat euskal testuen historian"
  • Ricardo Gómez (JUMI, UPV/EHU): "Astarloaren sintaxia eta hitz ordena naturala"
12:50 Eztabaida

16:00 Hitzaldia

  • Koldo Zuazo (JUMI, UPV/EHU): "Euskalkien antzinatasunaz"
17:00 Eztabaida

17:15 Txostenak

  • Patxi Salaberri Zaratiegi (UPNA): "Bokalismoaren garapena Garaziko euskaran Etxeparegandik hona"
  • Iñaki Camino (JUMI, UPV/EHU): "Nafarroa Behereko euskara zaharra"
  • Orreaga Ibarra (UPNA): "Zaraitzueraren azken txingarrak"
  • Irantzu Epelde (UPV/EHU): "Lapurdiko itsasegiko euskararen ahoskera: Donibane Lohizune"
18:35 Eztabaida

18:50 Txostenak

  • M. Lourdes Oñederra (JUMI, UPV/EHU): "Gure elebitasuna: ahoskeratik itzulpenerako ordezkatze zenbaiten ibilbidea"
  • Oroitz Jauregi (UPV/EHU): "Mitxelenaren Erronkariko grabaketen hurbilketa akustikoa"
  • Gontzal Alday (UPV/EHU): "Euskara morfologikoki ergatiboa al da?: Ekialdeko euskalkiak vs. mendebaldeko euskalkiak"
19:50 Eztabaida


Urriaren 10


9:00 Hitzaldia
  • Urtzi Etxeberria eta Ricardo Etxepare (CNRS, IKER-UMR 5478): "Zenbatzaileak komunztatzen ez direnean"
10:00 Eztabaida

10:15 Txostenak

  • Itziar Laka (UPV/EHU): "Euskararen kasu morfologiaz"
  • Pablo Albizu (UPV/EHU): "Euskararen ergatibotasuna: ohar batzuk dakigunaz eta ez dakigunaz"
  • Xabier Artiagoitia (UPV/EHU): "Euskarazko jabetza-genitiboaren sintaxiaz"
  • Gorka Elordieta (UPV/EHU): "Euskal azentu eta intonazioari buruzko ikerketa: egindakoa eta egin beharrekoa"
11:35 Eztabaida

11:50 Txostenak

  • Arantzazu Elordieta (UPV/EHU): "Foku-mintzagaiak: azentu nagusia aditzak daramanean"
  • Myriam Uribe-Etxeberria (UPV/EHU): "Perpaus modalak euskaraz"
  • Beatriz Fernandez (UPV/EHU): "Euskal Herritik Kamtxatkara Karakorum mendietan zehar, komunztadura bikoizketen lorratzen atzetik"
12:50 Eztabaida

16:00 Hitzaldia

  • Ibon Sarasola (JUMI, UPV/EHU): "Egungo euskal hiztegigintzari eta inguruko hiztegigintzari buruzko oharrak"
17:00 Eztabaida

17:15 Txostenak

  • Manu Etxebarria (Deustuko Unib.): "Latinaren eragina euskal hiztegian"
  • Iván Igartua (JUMI, UPV/EHU): "Euskal hitzak Peter Simon Pallas-en Linguarum totius orbis vocabularia comparativa (1786-1789) hiztegi inperialean"
  • Koldo Ulibarri (UPV/EHU): "XIX. mendeko hiztegien azterketaz: J. P. Ulibarri Galindezen hiztegiaren kasua"
  • Xabier Altzibar (UPV/EHU): "Euskal fraseologismoen hiztegi baten beharraz"
18:35 Eztabaida

18:50 Txostenak

  • Agurtzane Elordui eta Igone Zabala (UPV/EHU): "Euskara Batuaren garapen lexiko-diskurtsiboaren egungo erronkak Mitxelenak proposatutako jarraibideen argitan"
  • Elixabete Perez (Deustuko Unib.): "Erdal aurrizkidun hitzen euskal ordainak gaztelania-euskara hiztegietan: Zehazki hiztegiaren jokamoldea"
  • Karlos Cid Abasolo (Madrilgo Unib. Complutensea): "Euskal ponte izenak Madril multikulturalean (1996-2006)"
19:50 Eztabaida


Urriaren 11

    Kutixi eguna

  • 9:00 Gidor Bilbao eta Ricardo Gómez (JUMI, UPV/EHU): "Ez al zenuten Lazarragaren edizio on bat nahi?"
  • 10:30 Joaquín Gorrochategui (JUMI, UPV/EHU): "Las armas de la Filología"
12:00 Itxiera hitzaldia
  • Lyle Campbell (Univ. of Utah): "Las lenguas genéticamente aisladas y la Lingüística Histórica"

----------
----------

2007-09-19

Permalink 19:09:21, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Zein nota jarriko zenioke?

Hizkuntzako irakasle batek honako galdera hau jartzen du azterketa batean: Zein dira euskal alfabetoaren letrak?

Baten batek gogoratzen ez badu, euskal alfabetoak 27 letra ditu eta hauexek dira:

A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z

Ikasle batek lehenengo 14 letrak bakarrik idazten ditu erantzunean, A-tik N-ra. Irakasleak pentsatzen du 14 erdia baino gehiago direnez ikasle horrek azterketa gainditzea merezi duela, eta "NAHIKOA" ematen dio.

Ados zaude irakasle honek azterketa zuzentzeko hartu duen irizpidearekin?

Iturria:
----------

2007-09-18

Permalink 19:34:36, Atalak: Xelebreak, Euskalaritzaren_historia  

Nolakoak diren kazetariak!! (2)

Hil honen 25ean, Eusko Ikaskuntzak antolaturik, Bilbo eta Literaturak sinposioa izango da. Honen harira, irailaren 10ean El País egunkariak "Bilbo, hiri literarioa" artikulua argitaratu zuen (eskerrik asko, Blanca, erreferentzia emateagatik).

Bertan datu bitxi bi irakur daitezke, besteak beste:
  1. Modo breue de aprender la lengua Vizcayna-ren egilea Rikardo (de) Mikoleta izan zela.
  2. Mikoletaren "liburua" 1653an argitaratu zela (ala besterik esan nahi al du harako "ikusi zuen argia" hark?). Bestalde, ez da lehenengo aldia El País egunkarian euskal testuen argitaratze data aurreratzen dutena; hala, urtarrilaren 29an atera zen "Eskuizkribu ahaztua" artikuluan Landuchioren hiztegia 1562an argitaratu zela idatzi zen.
Zenbat ikasten den egunkarietan!
----------

2007-09-10

Permalink 23:44:40, Atalak: Internet, Liburuak, Euskalaritzaren_historia  

FiloBlogiaren liburutegia Google Book Search-en

Google Book Search zerbitzuari buruz aspaldi idatzi nuen. Berriki, J. A. Millani esker, jakin dut zerbitzuak aukera ematen duela nork bere liburutegia antolatzeko.

Orain arte, Google Book Search-en aurkitu ditudan liburu interesgarriak nire lotura del.icio.us-etan sartu ditut. Baliabide berri honi esker eskura duzue FiloBlogiaren liburutegia. Liburutegiaren helburu nagusia euskalaritza zaharraren lanak biltzea da (gramatikak, hiztegiak, apologiak...), baina bestelako laniik ere sar nezake.

Jakina, Google Book Search-en dauden eta FiloBlogiaren liburutegian falta diren euskalaritza zaharreko liburuak ezagutzen badituzue (batez ere, osoki irakur daitezkeen liburuak badira), biziki eskertuko nizueke jakinaraztea.

Liburutegiak, gainera, RSS jarioa du, nahi duenak harpidetza egin dezan eta sartzen ditudan liburuen berri izan dezan.

J. A. Millanen blogean Google Book Search-en beste berritasun batzuk ere iragartzen dira, hala nola liburu baten pasartea blog batean txertatzeko aukera, edo liburu baten iruzkina idaztekoa.

Liburutegia

[Underpuppy-ren argazkia]

----------

2007-09-06

Permalink 20:28:47, Atalak: Liburuak, Aipuak  

Antiliburutegia

Nassim Taleb-en  The Black Swan: The Impact of the Highly Improbable liburua aurtengo apirilean argitaratu zen eta geroztik arrakasta handia lortu du.

Liburuaren ideia nagusia ausazkotasunaren edo aleatoriotasunaren garrantzia da: dakiguna baino garrantzitsuagoa eta ugariago da ez dakiguna; jakituria sakona ilusio bat besterik ez da; ezagutzen ez ditugun gauzak dira gure bizitza gehien aldatzen dutenak.

Hala, "zisne beltza" espero ez dugun gertakari garrantzitsu bat da; baina gertatu ondoren zergatik gertatzen den azaltzeko gauza garela uste dugu: irailaren 11ko atentatuak, adibidez. Edo egunero bizimodu lasaia eta jateko ona duen indioilarraren aurreikuspen baikorrak... Thanksgiving eguna heldu arte.

Ez dut liburua irakurri eta ez dut irakurri gabeko liburu baten kritika egiteko asmorik ere. Baina gaur Microsiervos blogean irakurri dudan aipu bat oso iradokigarria iruditu zait eta Interneten liburuari buruz zerbait aurkitzera bultzatu nau.

Taleb-en aipua antilibrary kontzeptuaz ari da: irakurri ez dituzun liburuek irakurri dituzunek baino balio gehiago dute; zenbat eta gehiago dakizun, orduan eta irakurri gabeko liburu gehiago izango dituzu zain. Irakurri gabeko liburuen bilduma da antiliburutegia, gizakiaren jakituria beti txikia dela irudikatzen duena, behar dugun apaltasun intelektualaren metafora. Hona aipua:
The writer Umberto Eco belongs to that small class of scholars who are encyclopedic, insightful, and nondull. He is the owner of a large personal library (containing thirty thousand books), and separates visitors into two categories: those who react with “Wow! Signore professore dottore Eco, what a library you have! How many of these books have you read?” and the others —a very small minority— who get the point that a private library is not an ego-boosting appendage but a research tool. Read books are far less valuable than unread ones. The library should contain as much of what you do not know as your financial means, mortgage rates, and the currently tight real-estate market will allow you to put there. You will accumulate more knowledge and more books as you grow older, and the growing number of unread books on the shelves will look at you menacingly. Indeed, the more you know, the larger the rows of unread books. Let us call this collection of unread books an antilibrary.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution