Gozamena da oporretatik itzultzea eta
albiste on bat aurkitzea, ezta?
Arestian iragarri nizuen erabakitzeke geratu zirela
ISO 639-3 nazioarteko estandarra euskarari dagokionez aldatzeko egin genituen
proposamenak.
Bada egunotan mezu elektroniko bat jaso dut, bi proposamenak
onartu direla jakinarazteko. Honen ondorioz,
ISO 639-3 estandarrak orain arte zituen hiru kodeen ordez (
eus,
bqe eta
bsz) kode bakarra izango da (
eus), baina oraingoan euskara osoa bilduko du, jakina.
Mila esker ekimen honetan parte hartu duzuen guztioi!!
Lotutako sarrerak: