Mezua: Apokrifoaren laudorioa eta gehiago

2007-07-12

Permalink 14:16:29, Atalak: Filologia, Xelebreak  

Apokrifoaren laudorioa eta gehiago

Iban Zalduak, Volgako batelarietako batek, ohi duen trebezia eta ironiaz azaldu dizkigu Euskal Letrak behin betiko erreformatzeko egin beharrekoak.

Ene iritziz, nabarmentzekoak dira Eusko Jaurlaritzak hornitutako denboraren makina baten bitartez iraganeko euskal literatura salbatzeko proposatzen dituen ekintzak. Hona adibide batzuk:
a) Ez dakit Iruña-Veleiako aurkikuntzak benetakoak diren ala ez, baina argi dagoena da gure literaturaren historiak zerbait irudimentsuagoa merezi duela, "jan edan lo" horretatik haratago doana. Ez du zertan ezer konplikatua izan behar: ildo horri jarraituz, haiku moduko poema batzuekin nahikoa litzatekeela uste dut. Nire proposamena: Juan Kruz Igerabideri enkargatzea halako dozena pare baten idazketa, III. mendeko veleiar bati irakasteko modukoak, eta ez oso luzeak, ostrakon zatietan sartu ahal izan daitezen.

c) Benetako Euskal Ernazimentu bat behar dugu, urgenteki. Horretarako XVI. mendera Pruden Gartziak zuzendutako komando bat bidaltzea proposatzen dut, zeinaren gutxieneko helburua Joan Perez Lazarragakoak euskaraz idazten jarrai zezan konbentzitzea izan beharko bailuke; gehienekoa, Oñatiko unibertsitatea euskal kulturaren erradiazio-erdigune humanista bihurtzea, ikasketa-planen erreforma sakon baten bitartez (diseinatzen horren zaila ez dirudiena, kontuan hartuta egun unibertsitateko erreforma planak nola egiten diren).

d) Pastoral negargarri bezain aspergarri horien eta euskal antzerkigintzaren arteko identifikazio historiko malapartatuarekin behin betiko amaitzeko formula eskaini zuen aspaldi Joseba Gabilondok ipuin iradokitzaile batean, Shakespeareren lanak euskal idazle baten obren kopia direla proposatu zuenean. Proposamena, alde horretatik, sinplea da, eta merke samar atera dakiguke: Gabilondok berak, dagoen Estatu Batuetako unibertsitateak eta (adibidez) The Boeing Companyk edo Pepsicok finantzatutako ikerkuntza proiektu baten laguntzarekin, Shakespeareren obra guztiak euskaraz berridaztea, ukitu ahalik eta freudiano eta antikolonialenez hornituz, eta Shakespeare baino lehenago bizi zen emakume bati egoztea, noski (Josepa de Gabilondo, esaterako, Bilboko burdin-merkatari baten emaztea izan zitekeena, etorkizuneko British Libraryko funtsetan egingo den aurkikuntza sinesgarriago bihurtzeko helburuarekin).
Goitik behera irakurri eta gozatu!

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution