Mezua: Irakurle lanpostua Irlandako Maynootheko Unibertsitatean (Irlanda)

2007-07-05

Irakurle lanpostua Irlandako Maynootheko Unibertsitatean (Irlanda)

Euskararen eta gaztelaniaren irakurle lanpostu bat deitu da, 2007-2008 ikasturtean Maynooth-eko National University of Irelan delakoan aritzeko.

Hona lanpostuaren deialdi osoa:
EUSKARAREN (ETA GAZTELANIAREN) IRAKURLE-PLAZA MAYNOOTHEKO UNIBERTSITATEAN (IRLANDA)


UPV/EHUaren eta Maynottheko Unibertsitatearen (Irlanda) artean sinaturiko komenioa dela eta, euskararen eta gaztelaniaren irakurle-plaza bat Maynootheko Unibertsitatean betetzeko merezimenduen lehiaketarako dei egin da.

Irakurlearen betebeharrak: Euskara eta gaztelaniaren eskola praktikoak, Maynootheko Filologi Fakultatearen eta Irlanderaren Sailaren ikasketa-planen eremuan.

Iraupena: 2007-2008 ikasturtea, luzatzeko aukera izanik.

Eskakizunak: Filologiako (hobe Euskal Filoloiako) edo Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatua. Ingelesa jakin behar da.

Ordainketak eta laguntzak: 1. Joanetortzeko bidaiaren ordainketa. 2. Hilean 1000 eurotako soldata 3. Maynootheko Unibertsitateko ikastaro aurreratuetan matrikulatzeko aukera.

Interesatuek, 2007ko uztailaren 23a baino lehen eman dezakete eskaria Dekanotzan, honekin batera curriculum vitae eta lanposturako duten motibazioa azalduz.

Vitoria-Gasteiz, 2007-07-3

Fernando García Murga
DEKANOA

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Ane Bastida Lizaso [Bisitaria]
Kaixooooooooooooooooo!!!!
Maynootheko Unibertsitatean lan egitea eta ikastaroetan parte hartzeko aukera aspaladitik dudan ametsa da...Gasteizen magisteritza ikasi ondoren,euskal filologiako ikasketak ezin izan nituen egin diru kontuengatik...orain madrileko euskal etxean irakasle moduan lanean nabil eta oso baliagarria litzaidake horrelako esperientzia bat izatea...nire ingeles maila altua da,urtebete pasa nuen Kanadan,Estatu Batuetan,...lanean eta Eskoziatik etorri berri naiz,anaia eskondu baita neska irlandar batekin...bai Eskozia eta Irlandako paisaia,jendea euskaldunekin duten parekotasuna ikusi ondoren...desiatzen nago bertan bizi,lan egin eta ikasteko urtebetez...nire c.v bidaliko dizuet zuen erantzunaren zain geldituz...besarkada handi bat..Ane
Permalink-a mezu RSS 2007-07-17 @ 12:08
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Ane, irakurri ezazu arretaz deialdiaren testua.

Filologia batean edo Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua izatea eskatzen dute. Sentitzen dut.

Nahi baduzu, Filologia Fakultateko Dekanotzan galdetu, badaezpada ere.
Permalink-a mezu RSS 2007-07-17 @ 16:50

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution