Mezua: Euskaltzaindia 2.0

2007-06-26

Permalink 17:39:23, Atalak: Hiztegigintza, Internet, Euskararen_historia  

Euskaltzaindia 2.0

Joxe Aranzabalek izenburu bereko mezu bat idatzi du Faroa blogean. Bertan, Euskaltzaindiari eskatzen dio web 2.0rako jauzia egin dezala eta, ildo horretan, Akademiak Orotariko Euskal Hiztegia beharko luke "sarean jarri, modu irekian, jendeak bere gustuko aplikazioak sor ditzan altxor horretatik abiatuta".

Orotariko Euskal Hiztegia sarean jartzeari buruzko interesa aspaldikoa da, eta hiztegiaren argitalpena osatu bezain laster azaldu zen euskal blogosferan, Luistxo Fernandezen eta Joxe Aranzabalen beraren mezu bana kasu.

Honen harira, arestian egindako elkarrizketa batean Joseba Lakarrak adierazi zuen Lazarragaren edizioa prestatzen ari garen taldekook Orotariko Euskal Hiztegia aldamenean daukagula lan egiten dugula.

Egia da, baina ez da "aldamenean" dugun lanabes bakarra. Ordenagailuko pantailan eskura ditugu (eta oso baliagarriak gertatzen ari zaizkigu) Espainiako Akademiaren hiztegi guztiak (NTLLE) eta Espainieraren Datu-base Diakronikoa (CORDE), baita Covarrubiasen 1611ko hiztegia ere (azken honi dagokionez, nekez irakurtzen diren orrialdez orrialdeko irudiak dira). Den-denak klik batzuen bitartez.

Ez dago alderik!!

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Joxe Aranzabal [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/faroa
Alde handia dago, bai horixe. Euskara da hemen kaltetuena, gure akademiak ez dakielako —edo beldur delako— zelan piztu elkarlana Internet aroan. Ondo segi.
Permalink-a mezu RSS 2007-06-27 @ 00:18

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution