Ekainaren 19an,
El Correo egunkariaren Bizkaiko edizioan, artikulu hau atera zen:
"Cinco expertos en euskera repasarán la historia de la lengua en Barakaldo"Bada,
hauexek dira artikuluan aipatzen diren "cinco conocidos expertos en lengua vasca" direlakoak: Jon Kortazar (ados), Henrike Knörr (ados), Santiago de Pablo (Historia Garaikideko irakaslea ez al da? zer ikertu du euskarari buruz?), Eliseo Gil (euskaraz aditua arkeologo hau ere?) eta Iñaki Bazán (Erdi Aroan aditua, baina ez Erdi Aroko euskaraz preseski).
Adituok erabiliko dituzten
gaien azalpenaz ere badago zer esanik. Erka bedi, bestela, artikuluaren izenburuak dioena artikuluaren barruko honako hitz hauekin:
...el catedrático de Historia Contemporánea Santiago de Pablo hablará sobre la democracia en Euskadi.
Zenbat ikasten den egunkarietan! Nola jakin genezake, bestela, Euskadin izandako demokrazia hizkuntzaren historiaren barruan sartzen dela?
Nolakoak diren kazetariak!!