Mezua: Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra: ikastaroak eta helburuak

2007-06-11

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra: ikastaroak eta helburuak

Aurreko mezu batean iragarri nizuen bezala, 2007/2008 ikasturtean Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra abiatuko da.

Oraingoan ikastaro bakoitzaren irakaslea eta helburuak azalduko dizkizuet. Laster izango dugu egun eta orduei buruzko informazio zehatza. Hona zerrenda:

Gramatikaren oinarriak (I): Javier Ormazabal (4’5 kreditu)
  • Sintaxian eta morfologian egun aztertzen diren ikerlerroen ikuspegi orokorra
  • Arazo zaharren ikerbide berriak
  • Hatsarre eta parametroen teoria eta ikerbide minimalista aintzat harturik, perpausaren egitura funtzionala, komunztaduraren egitura, ergatibitatearen arazoa eta kuantifikazioaren egitura aztertuko dira

Gramatikaren oinarriak (II): Miren Lourdes Oñederra (4’5 kreditu)
  • Hizkuntzalaritzaren pentsakeraren bilakabidea, teoriak eta korronteak aztertzea
  • Hizkuntzalaritza sinkronikoaren osoko ulermena lortzea
  • Hizkuntzaren atalak beren iker eremuan eta jakintzagaian kokatzea

Hizkuntzalaritza diakronikoaren eta Euskal Filologiaren oinarriak (I): Joseba A. Lakarra (4’5 kreditu)
  • Hizkuntzaren bilakaera aztertzen duen hizkuntzalaritzaren oinarriak ezagutzea
  • Euskara gertakari historiko gisa aztertzea
  • Hizkuntzen historiaurrea aztertzeko ereduak: konparazioa, filologia, barne berreraiketa, eredu alternatiboak
  • Euskararen historiaurrea aztertzeko lanabesen egoera eta ezagutza
  • Euskararen aurrehistoriaren bilakaeraren aldi eta gertakari nagusienak finkatzea
  • Barneko eta kanpoko bilakabideen arteko erlazioa; mailegu erlazioa, ahaidetasun erlazioa, mugak

Hizkuntzalaritza diakronikoaren eta Euskal Filologiaren oinarriak (II): Blanca Urgell (4’5 kreditu)
  • Hizkuntza baten lekukotasun idatziak historikoki aztertzeko ereduak ezagutzea
  • Kritika eta azterketa historiko ororen ikerbideak
  • Hizkuntza den sistema linguistikoaren periodizazioaren parametro metodologikoak
  • Euskararen estatusa, corpusa eta historia, errealitate linguistiko erromanikoaren ondoan: gaskoina-frantsesa, gaztelania-aragoiera
  • Argibide ugari lehen lekukotasunetarik estandarizazioaren ondoko aldia arte

Dialektologiaren oinarriak (I): Iñaki Camino (4’5 kreditu)
  • XIX. mendetik honat hizkuntzalaritza historikoan, dialektologian eta hizkuntza-geografian landu diren alderdi teoriko-metodologiko sendoenen ezagutza
  • Gizartearen espazioa eta hizkuntzaren hedadura espazioan gaindi
  • Euskal Herriaz kanpoko adibideen eskaintza
  • Banaketa eta sailkapen dialektalen auzia

Dialektologiaren oinarriak (II): Koldo Zuazo (4’5 kreditu)
  • Euskalkien ikuspegi orokorra
  • Euskalkiez gaineko ezaugarri nagusiak eta eremu supradialektalak
  • Gertakari historikoen eta euskalkien arteko lotura
  • Euskal Dialektologiaren historia: Oihenart, Larramendi, Bonaparte, Azkue, Mitxelena, Irizar

Hizkuntzalaritza aplikatuaren oinarriak (I): Maitena Etxebarria (4’5 kreditu)
  • Hizkuntzalaritza aplikatuaren ikerbide oinarrizkoak diren aldetik, soziolinguistikaren eta hizkuntza politikaren hatsarreak aurkeztea
  • Hizkuntzak beren gizarte ingurunean aztertzea
  • Soziolinguistikaren teknikak eta ereduak baliaturik, gertakari linguistikoak beren gizarte ingurunean aztertzeko eta ulertzeko gaitasuna ikaslearengan garatzea
  • Hizkuntzen aldakortasuna: mintzo erkidegoaren baitako aldakortasun sozialaren eragina hizkuntzen estratifikazio sozialean
  • Hizkuntza politikaren bilakabideak beren ezargunean: hizkuntza plangintzaren eredu teorikoak eta praktikoak.
  • Corpusaren plangintza eta estandarizazioa

Hizkuntzalaritza aplikatuaren oinarriak (II)
: Patxi Goenaga & Itziar idiazabal (4’5 kreditu)
  • Hizkuntzalaritza aplikatuaren oinarriak: hizkuntza gertakari polimorfo gisa eta gizarteko kide guztion premiazko lokarri gisa
  • Ikerketarako eredu orokorrak ikuspegi guztietarik
  • Euskararen hizkuntzalaritza aplikaturako lanabes eta azterbideak, beren ezagutzaren egoera: corpusaren plangintza, hizkuntzaren irakaskuntza, estandarizazioa...

Euskal Literaturaren oinarriak (I): Gidor Bilbao & Iñigo Ruiz Arzalluz (4’5 kreditu)
  • Literaturako testuak egoki irakurtzeko eta interpretatzeko jardun filologikoak eta testu-kritikak duten garrantziaren aurkezpena
  • Honetarako lanabes garrantzizkoenen aurkezpena
  • Euskal literatura mendebaleko literaturaren ikuspegi orokorraren barrenean: literatura greziarraren eta latinoaren eraginaren azterketa historikoa

Euskal Literaturaren oinarriak (II): Gidor Bilbao & Aurelia Arkotxa (4’5 kreditu)
  • Ikuspegi kritikoa testuaren osotasunean
  • Autore zaharren azterketa ez linguistiko hutsa
  • Ikerbide berriak gure literaturako idazle klasikoentzat: Etxepare, Etxeberri Ziburukoa, Oihenart, Egiategi, Goihetxe; Axular, Joanes Etxeberri Sarakoa, Kardaberaz
  • Ikuspegi konparatiboa: beren obra, orduko literatura-korronteak, orduko idaz-moldeak...

Gramatikako ikastaro aitzinatua: Gorka Elordieta & Ricardo Etxepare (3 kreditu)
  • Gramatikako atalen arteko lotura: interfazeak
  • Sintaxiaren eta fonologiaren arteko interfazea: galdegaia eta hitzordena
  • Hainbat hizkuntzaren berri eta euskararen berri
  • Prosodia eta kokagune sintaktikoa

Hizkuntzalaritza diakronikoko eta Euskal Filologiako ikastaro aitzinatua: Gontzal Aldai (3 kreditu)
  • Hizkuntzalaritza diakronikoaren azken garaiko aitzinamenduak
  • Euskal Hizkuntzalaritza diakronikoaren azken garaiko aitzinamenduak
  • Fonetika-fonologia, morfologia, sintaxia eta lexikoa
  • Hizkuntzalaritza Historikoko ikerketaren metodologia

Dialektologiako ikastaro aitzinatua: Gotzon Aurrekoetxea & Xarles Videgain (3 kreditu)
  • Dialektologia diakronikoaren eta sinkronikoaren hainbat ikuspegi
  • Banaketa dialektalaren metodologia
  • Dialektologia eta etnolinguistika
  • Alderdi geosemantikoa

Hizkuntzalaritza aplikatuko ikastaro aitzinatua
: Luis Mari Larringan (3 kreditu)
  • Testuen azterketa diskurtsiboa eta pragmatikoa
  • Hizkuntzaren irakaskuntzaren gaineko alderdi teoriko, praktiko eta metodologikoak
  • Hainbat generotako testuen azterketa

Euskal Literaturako ikastaro aitzinatua: Iñaki Aldekoa (3 kreditu)
  • Euskal tradizio literarioa Europako eta Mendebaleko tradizio historiko-kulturalean
  • Erromako Elizaren agintea vs. norbanakoaren kontzientzia Euskal Literaturan
  • Aro berria eta estatuen sorrera: iraultzaren izpiritua Euskal Literaturan
  • Euskal Literaturaren unibertsaltasunaren iturri sortzaileak

Gramatikako mintegi berezitua (I): Xabier Artiagoitia & Arantzazu Elordieta (3 kreditu)
  • Euskararen hitz hurrenkera aztertzen perpausean eta izen sintagman
  • Euskararen datuak: antisimetriaren hipotesia eta buruaren parametroa

Gramatikako mintegi berezitua (II): Myriam Uribe-Etxebarria & Ricardo Etxepare (3 kreditu)
  • Euskal sintaxia eta semantika aztertzeko tresneriaz
  • Ebentuen inguruko tradizio filosofiko-linguistikoa: lexikotik perpausaren egituraraino
  • Teoria linguistikoen ikuspegi kritikoa eta azken aitzinamenduak alderdi konparatibotik

Hizkuntzalaritza diakronikoko eta Euskal Filologiako mintegi berezitua (I): Ricardo Gómez (3 kreditu)
  • Historiografia linguistikoaren ikerbideak eta metodoak
  • Europako hizkuntzen gramatizazio prozesua eta bere isla euskal gramatikagintza-tradizioan: euskal autore eta lan nagusien azterketa
  • Euskal testu gramatikalak XVII-XIX. mendeen bitartean

Hizkuntzalaritza diakronikoko eta Euskal Filologiako mintegi berezitua (II): Patxi Salaberri Zaratiegi (3 kreditu)
  • Euskal Onomastikaren oinarri teoriko-praktikoak alderdi diakronikotik
  • Gure izenen egungo errealitatea
  • Euskal tipologia, fonologia eta morfologia diakronikoarekiko lotura
  • Izen onomastikoen sorrera moldeak euskal eremuetan: ardatz kronologiko-geografikoa

Dialektologiako mintegi berezitua (I): José Ignacio Hualde (3 kreditu)
  • Euskal dialektoen azentu sistemak
  • Euskal testu dialektalen irakurketa laborategian
  • Azentuaren alderdi fonetikoak
  • Euskal azentuaren ikerketen etorkizuna

Dialektologiako mintegi berezitua (II): Beatriz Fernández & Jose Luis Ormaetxea (3 kreditu)
  • Mintzo baten azterketa bi ikuspegitatik: alderdi morfologikoa eta alderdi dialektologikoa
  • Tradizioko dialektologiaren ikuspegia: fonologia, morfosintaxia & lexikoaren deskribapena
  • Datu dialektalen azterketa linguistikoa ikuspegi sinkronikotik

Hizkuntzalaritza aplikatuko mintegi berezitua (I): zehazteke.

Hizkuntzalaritza aplikatuko mintegi berezitua (II): zehazteke.

Euskal Literaturako mintegi berezitua (I)
: Mari Jose Olaziregi (4’5 kreditu)
  • XX. mendeko Euskal Literatura: mugimendu literarioa, modernitatea / postmodernitatea, literatura-sistema, kanonizazioa, marginaltasuna / hegemonia
  • Euskal literatura korronte literario garaikide unibertsalen baitan
  • Autoreen eta obren azterketa
  • Ikuspegi historiografiko diziplinartekoa eta soziologia enpirikoaren hiru mailak: idazketa, banaketa eta kontsumoa
  • Bizi literarioa bizi kultural eta sozialaren sistema zabalagoaren baitan

Euskal Literaturako mintegi berezitua (II): Jon Kortazar (4’5 kreditu)
  • Modernitate ondorengoa eta Euskal Literatura
  • Indiferentzia eta sorkuntza literarioa
  • Poesia teknika postmodernoak
  • Postmodernitatea poesian
  • Zenbait idazle

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: xorino [Kidea]
kaixo,

euskal filologian lizentziadunek masterra egitea alferrik, ala? ba... ez dakit... txorakeriak!

a! HONDARRIBIKO ARRANTZA MUNDUKO ESAMOLDEAK ikerketa lana bukatu dut...

Izan ongi
Ainara
Permalink-a mezu RSS 2007-06-11 @ 19:08
Bidaltzailea: Aitor [Bisitaria]
Rikardo, ordutegia eskegita dago non edo non?
Permalink-a mezu RSS 2007-09-18 @ 13:57
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Aitor: uste dut oraindik ez dagoela inon eskegita. Onena duzu zuzenean Iñaki Caminori idaztea (inyaki.camino[a bildua]ehu.es).
Permalink-a mezu RSS 2007-09-18 @ 16:15
Bidaltzailea: Markel [Bisitaria]
Bat nator Ainararekin. Zertarako lizentziatzen gara, bestela, filologook? Tira, gerora lana aisego bilatzeko balio badu...

Permalink-a mezu RSS 2007-09-22 @ 23:47
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Ainara, Markel: Master batzuek lanbide baten prestakuntza sakontzeko balio dute; beste batzuek, ordea, ikasleak ikerkuntzan prestatzeko helburua dute.

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra bigarren taldean dago.

Zenbait lanbidetan aritzeko lagungarria gerta daiteke, noski, baina masterraren "xedea izango da masterretik aterako diren ikasleek, aipatutako arloan doktoretza-tesia edo beste edozein ikerketa-mota egiteko behar diren prestakuntza, gaitasunak, trebetasunak eta metodoak eskuratuak izatea".
Permalink-a mezu RSS 2007-09-23 @ 17:27

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


Ricardo Gómez(r)en Facebook soslaia

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution