2007/2008 ikasturtean,
UPV/EHUko Gasteizko
Filologia eta Geografia-Historia Fakultatean,
Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra izango da.
Hiru ikastaro mota izango dira: ikastaro funtsezkoak, ikastaro aurreratuak eta mintegiak. Masterrak 45 kreditu eskainiko ditu ikastaro funtsezkoetan, 15 kreditu ikastaro aurreratuetan eta 33 kreditu mintegietan.
Ikasleak egin beharreko
ikaskuntza kredituak 45 dira (450 ordu udazkenetik udaberria arte). Funtsezko ikastaroak lehenengo lauhilabetean emango dira; bigarrenean ikastaro aurreratuak eta mintegiak eskainiko dira.
Masterreko tesia: 15 kredituko ikerlan bat; bigarren lauhilabetean egingo da irailaren 30 arte.
Bestalde, Masterra bost ataletan dago banaturik eta bakoitzean zenbait irakaslek parte hartuko dute:
- Gramatika: Javier Ormazabal, M. Lourdes Oñederra, Gorka Elordieta, Ricardo Etxepare, Xabier Artiagoitia, A. Elordieta, Myriam Uribe-Etxebarria.
- Hizkuntzalaritza diakronikoa eta filologia: Joseba A. Lakarra, Blanca Urgell, Gontzal Aldai, Ricardo Gómez, Patxi Salaberri Zaratiegi.
- Dialektologia: Iñaki Camino, Koldo Zuazo, Gotzon Aurrekoetxea, Xarles Videgain, José Ignacio Hualde, Beatriz Fernández, Jose Luis Ormaetxea.
- Hizkuntzalaritza aplikatua: Maitena Etxebarria, Patxi Goenaga, Itziar Idiazabal, Luis Mari Larringan.
- Literatura: Aurelia Arkotxa, Gidor Bilbao, Iñigo Ruiz Arzalluz, Iñaki Aldekoa, Mari Jose Olaziregi, Jon Kortazar.
Irizpideak: Ikasleak bost ataletarik bi hautatuko ditu eta bi horietan bi ikastaro funtsezkoak, ikastaro aurreratua eta mintegi bat bederen hautatu beharko ditu: orotara 30 kreditu presentzial. Beste 15 kreditu presentzialak hautatzean honako irizpideak jarraituko ditu: hautatu ez duen atal bateko (bere hirugarreneko) funtsezko ikastaro bat hautatu beharko du (4’5 kreditu). Beste 10’5 kredituak osatzeko aukera hauek ditu:
a) bere hirugarren ataleko bigarren ikastaro funtsezko bat hartzea;
b) 4. edo 5. ataleko ikasgai funtsezko bat hautatzea;
c) Masterraren arduradunen baimenarekin, EHUko edo beste unibertsitate europar bateko master bateko 4’5 kreditu egitea.
Oraindik ere 6 kreditu falta ditu ikasleak 45era iristeko eta honela hautatuko ditu: aukeratu dituen bi lehen ataletarik beste mintegi bat ala bi hartzea ala beste atal bateko ikastaro aurreratuak edo mintegiak hartzea.
Honela, ikasleak orotara 45 kreditu presentzialak osatu ditu.
Litekeena da atal zenbaitetan mintegietan 6 kreditu eman beharrean 3 ematea: bere garaian erabakiko eta argituko da.
Aurrematrikulatzeko epea: apirilaren 16 – uztailaren 13.
Matrikulatzeko epea: irailaren 17-20.
Titulua tramitatu gabeko ikasleentzat: urriaren 1-5.
Argibideak eta aurrematrikula: Iñaki Camino, 2.09 bulegoa, 945 013644.
inyaki.camino@ehu.es.
Aurrematrikula: Dora Martínez, 2.06 bulegoa.
Argibide gehiago: