Mezua: Bibliografia aipamenak egiteko modu bateraturantz

2007-05-05

Permalink 13:27:23, Atalak: Hizkuntzalaritza, Aldizkariak  

Bibliografia aipamenak egiteko modu bateraturantz

Askotan izaten dugu zalantza (batzuek gehiagotan, besteek gutxiagotan) halako liburua edo halako artikulua, halako tesia edo halako eskuizkribua nola aipatu behar den bibliografia zerrenda batean.

Azken bizpahiru urteotan, hizkuntzalaritzazko aldizkarien editore talde bat aritu da hizkuntzalaritzan erabiltzeko estilo orri bateratu baten bila.

Lan-talde honen behin-behineko emaitzak The LINGUIST List web gunean argitaratu berri dira:

"A Unified Style Sheet for Linguistics Journals" (PDF)


Proposatzen dituzten bide batzuk nahiko orokorrak badira ere, bestetan nabarmena da estilo-orria, nagusiki, ingelesez idatzitako lanei buruz pentsatu dela (izenburuetako hitz guztien lehen letra larria izan ez dadila gomendatzean, adibidez).

Ez dakit norainoko arrakasta izango duen proposamen honek, batez ere eremu anglo-saxoitik kanpo; baina oso ekimen beharrezkoa iruditzen zait eta espero dut bide honetatik lanean jarraitu dezatela.

Jakina, halako bateratze prozesu guztietan bezala, denok utzi beharko ditugu alde batera "betiko" ohitura batzuk, eta zaila gertatuko zaigu hasieran aldaketak onartzea. Baina hitzarmen guztietan bezala ere, denbora eta ohitura kontua da, ez besterik.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Anna [Bisitaria]
Kaixo Ricardo!

Anna dut izena, Bartzelonakoa naiz eta hemengo Hizkuntz Eskola Ofizialean euskara ikasten ari naiz. Unibertsitatean Filologia katalana ikasten ari naiz, eta lan bat egiteko "nekatu" hitzaren etimologia jakin behar dut... lagundu al didazu, faborez? Nire emaila da annapinedaicireramris@hotmail.com

Mila esker!!! Moltes gràcies!
Permalink-a mezu RSS 2007-05-14 @ 16:08
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Kaixo, Anna:

Nekatu aditza mailegua da. Bi aukera daude, Mitxelenaren arabera:

1. Zuzenean latinezko NECARE ('norbait hil, erail') aditzetik etortzea.

2. Neke izenetik eratortzea. Neke, bestalde, latinezko NECEM ('heriotza (batez ere bortitza bada)') izenetik dator.

Espero dut ohartxo hauek lagungarri gertatzea.
Permalink-a mezu RSS 2007-05-14 @ 17:12

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution