Mezua: Joseba Lakarra euskaltzain oso izateko proposatua

2007-04-23

Joseba Lakarra euskaltzain oso izateko proposatua

Joseba Lakarra lankide eta adiskidea proposatu dute, Sagrario Alemanekin batera, Euskaltzaindian 27. eta 28. zenbaki-hutsarteak betetzeko.

Haize berriak ekarri nahi bazituzten akademiara, ekaitz bortitz batekin topo egingo dute, gero!

ZORIONAK, JOSEBA!!

Asteburu honetako hedabide askotan bi euskaltzaingaien biografia eta bibliografien laburpenak agertu dira.

Iturriak (batetik bestera diferentzia gutxi badago ere):

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Aupa!

Josebarena, ez dut esanen espero nuenik, baina ni behintzat berria noiz ailegatu zain nengoen.

Sagrarenak harritu nau egiazki! iruditzen zait ez dela orain arte euskaltzain izendatu dituztenen perfilekoa, nahiz eta zinez merezi duen hor egotea. Bere ekarpenak bikainak izan daitezkeelakoan nago. Izugarri pozten nau Aleman honetarako proposatu izanak.

Zorte on biei!
Permalink-a mezu RSS 2007-04-23 @ 14:11
Bidaltzailea: Jozulin [Bisitaria] · http://www.blogak.com/jozulin
Orain dela “nahi baino urte gehio” Euskararen Diakronia-z aritzen zitzaigun Derion uztaileko bazkalondo sargoritsuetan. Izarrik egotea lortzen genuen -ez zen gutxi- eta errefrau zaharrekin zeharo maiteminduta amaitu genuen, "Refranes y sentencias" ederrekin. Honezkero parkatuko zidan –berak ez du gogoratuko, eskerrak!- ynurriari arrayo “A la hormiga, rayos!” itzuli izana. Lan handia egingo duela ez dut dudarik. Zorionak!
Permalink-a mezu RSS 2007-04-23 @ 20:11
Bidaltzailea: Jose Ignacio [Bisitaria]
Zorionak Josebari. Nik uste dut albisteak bertso bat behintzat merezi duela (beharbada "Maritxu nora zoaz" doinuarekin). Alde batetik mota honetako puntuak dituzkegu: baldarra, kaxkarra, zantarra ("macarra" ez aipatzearren). Baina, bestaldetik, aukera hobeak ere baditugu: izarra...
Ea norbait animatzen den!
Permalink-a mezu RSS 2007-04-23 @ 22:31
Bidaltzailea: jose ignacio [Bisitaria]
Bueno, ni neu hasiko naiz. Doinua: "motibu bat nigana"

Euskaltzain berri dugu
Joseba Lakarra.
Hortako ein duen lana
ez da ez kaxkarra.
Euskalari bikaina
denontzat izarra
erakusten baitigu
non dagon iparra.
Txapela merezi duk,
hik, gure arratzuarra!
Permalink-a mezu RSS 2007-04-24 @ 02:12

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution