1996an
Larry Trask hizkuntzalariak
Historical Linguistics liburu bikaina argitaratu zuen. Harrezkero, munduko hainbat unibertsitate-ikastarotan erabili izan da eskuliburu gisa, bakarrik edo besteren batekin.
Hala, azken urteotan
EHUko
Euskal Filologiako "Euskararen Gramatika Historikoa" ikasgaian
Trasken eta
Lyle Campbellen eskuliburuak erabili dira.
Orain
Historical Linguistics-en
bigarren edizioa kaleratu da. Edizio hau
Robert McColl Millar-ek prestatu du eta, diotenez, zenbait puntutan gaurkotu ere bai.