1907an
Julio Urquijok Revista Internacional de los Estudios Vascos aldizkaria sortu zuen,
RIEV laburduraren bidez ezagutu ohi dena. 1922tik aldizkaria
Eusko Ikaskuntzaren agerkari ofiziala da eta
2005etik artikulu guztiak Interneten daude eskura.

Eta, mendeurrena ospatzeko, Eusko Ikaskuntzak
ekitaldi ireki batzuk antolatu ditu, datorren astelehen eta asteartean Donostiako
Kursaal Elkargunean izango direnak (
egitaraua PDFn).
Halaber,
Euskonews & Media agerkari digitalaren
390. alean, ekitaldi horietan emango diren hitzaldi batzuen laburpenak argitaratu ditu:
Alea osatzen da Gregorio Monrealek idatzitako
"Una historia de la Revista Internacional de los Estudios Vascos" artikulu mamitsuarekin, lehenago
RIEVen bertan,
46:1 zenbakian, argitaratu zena.

Eguneratzea (2007-04-18):Sustatun irakurri berri dut
Euskomedia Fundazioak
webgune berezi bat pretatu duela
RIEV aldizkariaren lehen mendeurrena ospatzeko.
Bertan, besteak beste, aldizkariaren historia (
Monrealen artikuluarekin lotuz), lan monografiko batzuk (
Axularren faksimilea, esaterako) eta artikuluak hizkuntzen eta egile hautatu batzuen arabera bilatzeko aukera zuzena daude.