Frantziako Liburutegi Nazionalak abian jarri du Europako Liburutegi Digitalaren prototipo bat:
Europeana.
Frantziakoa ez ezik, oraingoz bertan parte hartzen dute
Hungariako Széchényi Liburutegi Nazionalak eta
Portugaleko Liburutegi Nazioanalak ere.
Egun 12.000 dokumentu digitalizatu aurki daitezke, baina pentsatzekoa da
Gallica-ko fondo guztia sartu ondoren, eta Europako liburutegi gehiago atxiki ahala, dokumentuen kopurua ikaragarri igoko dela.
Europeanak aukera ematen du dokumentuen barruan bilaketak egiteko; zuzendu gabeko
OCR sistema baten bitartez egiten da eta, beraz, ez da oso zehatza, baina ezer ez izatea baino hobe. Dokumentuak PDF formatuan jaitsi daitezke ere.
Bestalde,
kontu bat irekiz gero, interesatzen zaizkizun dokumentuen fitxak gorde ditzakezu eta baita etiketatu ere. Zernahi gisaz, aukera horiek bakarrik erabil daitezke
Frantziako Liburutegi Nazionaletik heldu diren dokumentuekin, ez besteekin.
Liburutegi digitaletan beste aukera bat dugu, hortaz,
Google Book Search egitasmoaren osagarria izan daitekeena.
Iturria: