Mezua: Berri gehiago Sarako eskolari buruz

2007-02-23

Permalink 17:50:10, Atalak: Xelebreak, Euskararen_historia  

Berri gehiago Sarako eskolari buruz

Euskal literaturaren ikertzaileen artean aspalditik eztabaidatu da ea "Sarako eskola" deitura egokia zen ala ez, XVII. mendeko lapurtar idazle batzuk biltzeko.

Orain, El Correo egunkariari esker, badakigu Sarako eskola existitu zela eta, are gehiago, egiazko ikastetxe bat izan zela. Hori gutxi balitz, datu preziatu hauek eskaintzen dizkigu: Axular eskolako erre(k)torea izan zen eta, oraindik zalantzarik balego, Pouvreau ikastetxe hartako ikaslea.

Hona hemen euskal literaturaren historiografiako eztabaida sutsuenetako bat behin betiko itxi duten hitzak:
'Gueroco guero' (41,6 euros) es la segunda edición de la obra 'Gero' del que fuera rector de la escuela de Sara (Francia) revisada por su sobrino del mismo nombre y prologado por Jabier Kalzagorta. Por su parte el libro de Pouvereu [sic] (31,20 euros), alumno de aquel centro, es la traducción al euskera de la doctrina del famoso cardenal Richelieu, publicada en París en 1656.
Orain Euskargazkiren txanda da, ea Sarako eskolaren eraikina aurkitzeko gauza den eta argazkia erakusten digun.

Iturria:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Harrigarria!

Sergio Eguía (egia izpirik badu) kazetari hau prentsaurrekoan lokartu zen ala?

Kaltzakorta gaixua! hitzaurrea garai hartan idatzi zuela ematen du, Axularren ilobarekin batera.

Pouvreau eskolan gaizki portatzen zenean Axularrek zigor gisa Richelieuren obra itzularaziko ote zion?

Bide batez, prezioak ere gaizki daude. Guerocok 30€ balio du eta dotrinak 20.

Horrelako laguntzekin, Euskargazkirako tokiak bilatzen hasten naizenean erotzen naiz!
Permalink-a mezu RSS 2007-02-23 @ 23:23
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Kaltzakortarena egia da. Ohartua nintzen, baina gehiegitxo iruditu zitzaidan gaixoa ere saltsan sartzea.
Permalink-a mezu RSS 2007-02-24 @ 00:08
Bidaltzailea: asier [Bisitaria] · http://www.eibar.org/blogak/sarasua
Lehenengo Lazarraga, gero Veleia, orain Sara... Zorioneko gaude euskaldunak! :-)

Sustatuko Jamaikara ere bidali dut berri pozgarria.
Permalink-a mezu RSS 2007-02-24 @ 09:23
Bidaltzailea: Jozulin [Bisitaria] · http://www.blogak.com/jozulin
Sarako eskola ospetsuaren bilaketa lanetan lagungarri izango zaizuelakoan:

Nom de l'école: SARE (Primaire); Adresse: 64310 SARE; Téléphone 05 59 54 20 27 ; E-mail / Sites Internet: ce.0641831t@ac-bordeaux.fr

Datuok hemendik atera ditut:

http://www.ac-bordeaux.fr/Primaire/64/
IENStJeanDeLuz/bandeau/
sectecolsjdl.htm

Topatu ez dudana da nor dagoen orain "rector" Sarako Eskolan...
(^_^)

Permalink-a mezu RSS 2007-02-24 @ 19:37
Bidaltzailea: Xabi Zalbide [Kidea]
El Correokoak beti dabiltza antzera euskal kontuekin. Alferrik da, gainera, egindako akats batez ohartaraztea, hurrengoan ere hanka sartzen dute edota interpretazio libre dementziala egin. Tamalez hori dugu gehien saltzen den egunkaria.
Permalink-a mezu RSS 2007-02-26 @ 08:45

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution