Altsasuko
Kima euskara taldearen web gunean Altsasuko euskara aztertu duten zenbait liburu eta artikulu jarri dituzte guztion eskura, PDF formatuan jaisteko moduan. Halaber, Altsasuko euskaran kontatutako ipuin bat entzun daiteke eta haren transkripzioa irakurri.
Hauek dira sarean utzi dituzten lanak:
- Altsasuko Euskara (2006). Egilea: Jose Luis Erdozia
- "Sakanerak". FLV 98, 59-78. or. (2005). Egilea: Jose Luis Erdozia [Nolanahi ere, sareratu duten bertsioa ez da aldizkarian argitaratutakoa]
- "Burundako hizkera", in Ricardo Gómez eta Joseba A. Lakarra (arg.), Euskal Dialektologiako Kongresua. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 297-364. or. (1995). Egilea: Koldo Zuazo
- "Altsasuko euskeraren gai batzuk". ASJU 1, 45-97. or. (1967). Egilea: Kandido Izagirre
- "Burunda'ko euskalkia". Euskera 3:3, 3-42. or. (1922). Egilea: Damaso Intza
- "Observaciones sobre el vascuence de algunos pueblos del Valle de La Burunda". Revista Euskara IV:34, 33-40. or. (1881). Egilea: Louis-Lucien Bonaparte
- "Zenbait euskal testu Nafarroan XVII. mendean". FLV 99, 307-334. or. (2005). Egilea: Jose Luis Erdozia [Oraingoan ere sareratu duten bertsioa ez da aldizkarian argitaratutakoa]
Bestalde,
Kima euskara taldeak honen berri eman du
Sustatun argitaraturiko artikulu batean:
"Altsasuko euskalkiaren berri sarean".