Mezua: ANECAk ebaluazio-programa berri batzuk aurkeztuko ditu

2007-02-08

Permalink 19:37:15, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

ANECAk ebaluazio-programa berri batzuk aurkeztuko ditu

Hil honen 21ean Espainiako ANECAk (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación) unibertsitateko irakasleak ebaluatzeko programa aurkeztuko du. "Docentia" programak jarraibideak emango dizkie unibertsitateei, beren irakaskuntza ebaluatzeko eta ea Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Eremura ondo egokitzen diren balioesteko.

Orobat, 2007 urtean zehar ANECAk beste programa batzuk aurkezteko asmoa du, hala nola:
  • "Training" programak unibertsitateei irakasleen prestakuntzarako programak diseinatzen lagunduko die.
  • "Verifica" eta "Acredita" programek, bestalde, balioko dute unibertsitateek aurkeztuko dituzten ikasketa-plan berrien kalitatea ebaluatzeko.
Egia esan, faltan hartzen dut unibertsitateen gobernu-taldeak prestatzeko eta ebaluatzeko programa bat.

Irakasleak behar bezala prestatzea eta ebaluatzea, ikasketa-plan berriak behar bezala diseinatzea... oso ondo dago. Baina unibertsitate bakoitzeko errektoregotik hori guztia aurrera ateratzeko behar diren giza eta diru baliabideak emango ez badira (eta, okerrago dena, halako baliabideak behar direla ohartzen ez badira), dena alferrik izango da eta unibertsitateko ikasketa-sistemak ezin izango dira berritu; edo ezin izango dira hobetu behintzat, beti baitago okerragorantz berritzeko aukera.

Argibide gehiago:
  • ANECA: Plan de Actuación 2007 (PDF)

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution