Hizkuntzalaritzaren historiaz izenburua duten apunteak utzi ditut gaur
Unibertsitatea.net-en. Gaia orokorra baita, ez da
ARTXIKER-en helburuetan sartzen eta, beraz, beste ostatu hori iruditu zait egokiena.
Apunteak
Euskal Filologiako ikasleentzat prestatu nituen, "Euskal Filologiaren Hastapenak" eta "Euskal Hizkuntz Ideien Historia" ikasgaietan material osagarri gisa erabil dezaten. Nolanahi ere den, uste dut interesgarria izan daitekeela hizkuntzalaritzaz ardura duen ororentzat.
Lana hobetzeko ohar eta iruzkin guztiak ongi etorriak dira