Mezua: Euskera aldizkaria osorik Interneten

2007-02-02

Permalink 16:59:10, Atalak: Euskara, Internet, Aldizkariak  

Euskera aldizkaria osorik Interneten

Euskofilia blogari esker jakin berri dudanez, Euskaltzaindiak guztion eskura jarri du Euskera aldizkari osoa (1919-2005) Interneten.

Artikulu guztiak PDF formatuan jaits daitezke eta bi sistemaren arabera bila daitezke: bilaketa arrunta (egilea, izenburua edo urtea) eta Euskaltzaindiaren egituraren araberako bilaketa (biltzarrak, batzordeak, jardunaldiak, adierazpenak...). Bestalde, Euskaltzaindiaren batzar-agiriak ere atzeman daitezke, dataren arabera.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Masala [Bisitaria]
Duela urte morde bat Durangoko azokan "Euskera" guztiak CD batean ateratzeko ikerketa bat egiten ziharduten eta sinatzeko eskatu zidaten, ea merezi zuen edo...

Badirudi azkenean gaurxe aukera hori daukagu. Harritzekoa, dena dela, aldizkari guztiak batera artxibo batean jaitsi ezin izatea... banan-banan ibiltzea ere, buf.

Veleiaren berri berrien bila sartu naiz, eta honatx, ze berri pozgarria. Eskerrik asko. Ni bezalako esamolde-biltzaile amorratu batentzat, albiste ederra, inondik inora be!
Permalink-a mezu RSS 2007-02-06 @ 02:17
Bidaltzailea: Gastiz [Bisitaria]
Oso albiste ona da, euskalaritzarako aurrerapauso bat gehiago.

Baina ez dagoenez arrosarik arantzarik gabe, hemen ere aipatu beharra dago azken aleak testu bezala badaude ere, zaharragoetan irudi bezala ageri direla testuak. Hots, ezin testua kopiatu, bilaketak egin… Hau, jakina, ez da soilik “Euskera”-ren arazoa, Interneten jarritako gehiagori (gehienei?) dagokion arazoa. Ale berriak testuz osaturik dauden bitartean zaharragoetan irudiz osatutakoz direlako. Hau gertatu da, adibide berri bat jartzearren, “Euskalzale”, “Ibaizabal” bezalako aldizkariekin. Badago konponbidea, nahiz eta zailagoa izan: aldizkariko orrialdeak digitalizatu eta OCR-tik pasaarazi. Bide honek arazoak ere baditu, OCRa ez dela beti zehatza izaten eta akatsak izaten dituela, eta horrek analizatutako testuak konprobatzea eskatzen du, lana areagotuz, eta garestituz. Eta, Ricardok duela zenbait hilabete idatzitakaoren harira, beti ez dela erabat ongi egiten eta akatsak geratzen dira (uste dut RIEV-eko ale zahar batez ari zela). Behintzat, irudi izan ala ez, orriak inprimatu daitezke, paperezko aldizkaria balitz bezala.

Edonola ere, oso albiste ona da “Euskera”-ren ale guztiak gure eskuetara jartzea, ea gehiagok bide horri ekiten dion, ASJU aldizkarikoak kasu, euskalaritzako aldizkari nabarmen bat esateko.

Bide batez, 2004 eta 2005 urteetako ale osoak pdf batean jaitsi daitezke, baiana aurreko urteetakoak, osorik ere jaisteko aukerarik badago?
Permalink-a mezu RSS 2007-02-06 @ 09:21
Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Lan horretan ardura bat dudanez gero, komentario pare bat egin nahi nituzke:

1) Ados erabat Gastizekin. Areago. Digitalizazio-prozesua itxura batera ematen duena baino konplikatuagoa izaten da. Eta, sarritan, erabiltzaileak eskatzen duena ez da aldizkari "digitalizatu" bat soilik, corpus informatizatu bat baizik (euskarazkoen kasuen adibidez), eta arazoa ez da bakarrik OCRa ondo, ondo xamar, txarto, biziki txarto (etc.) dabilen, baizik eta kontu bat dela testu batzuk digitalizatzea interneten ikusi ahal izateko, eta beste bat corpus bat diseinatzea. Edo, beste aukera bat, gauza bat dela irudi batzuk interneten paratzea, eta beste bat edizio kritiko bat egitea. Eta abar.

2) Dena den, egiten dena egiten dela, beti dago "beste zerbait" eskatzeko aukera. Adibidez, EUSKERAren kasuan gure ardura nagusia bilaketa-sistema eraginkor batzuk prestatzea izan da. Ondorioz, apur bat endredatzen baduzue berehala ikusiko duzue zinez bilaketa-aukera asko daudela, eta denak helburu jakin batzuen arabera sortuak. Adibidez, badago ere zenbaki osoak (eta horiek bakarrik) eskatzea, eta taula batean ateratzen zaizkizu testu guztiak eta fitxa bibliografiko sinpletuak. Baina ulertzen ez dudana da zenbaki osoak dokumentu bakar batean kopiatzeko aukera nahi izatea. Zertarako? Ez da hobe zenbaki bakoitzeko testu guztiak hainbat modutara kodetuta aurkitzeko aukera izatea, eta ez denak batera? Bestalde, zertarako zenbaki osoak jeitsi eta kopiatu, beti izango badituzu eskura interneten, eta bilaketa-tresna eraginkor batez hornituak?

3) Bukatzeko, EUSKERA agerkaria osorik orain dela hiru urte ipini genuen interneten. Bai, hiru urte. Lasai, ez zen ia inor enteratu. Eta horrekin digitalizazioen beste atal batera goaz: nire esperientziaren arabera, ez da aski aukerak ipintzea, aukera horietara iristea oso erraza izan behar du, edo bestela inork ez du erabiliko. Adibidez, EUSKERA gure biblioteka-katalogoan integratuta zegoen, eta fitxa bibliografiko bakoitzak esteka bat zeukan zegokion testuarekin; baina ia inork ez zuen aukera hori baliatzen; errua, neuk garbi daukat, geurea zen. Orain pantaila berezi batzuk eta bilaketa-sistema berezi batzuk sortu ditugu; ea emaitza hobea den. Dena den, beti izango da akatsik eta gabeziarik.

Permalink-a mezu RSS 2007-02-06 @ 13:00
Bidaltzailea: Gastiz [Bisitaria]
Gaur Interneten dagoena, bihar egon liteke, ala ez. Edo ager daiteke, baina aldatuta. Adibide bat jartzearren, lehen Auñamendi entziklopedian herri izen bat jarri eta herriari zegokion sarrera osoa bazegoen. Orain ez, herriaren izena sartu, eta dagokion informazio garrantzitsuena jartzen da, baina nahi izanez gero arlo berezi batena, hezkuntza, hizkuntza edo historia adibidez, lotura sakatu behar da, banan banan, horrek dakarren denbora eta deserosotasunarekin.
Euskomedia-n, beste adibide bat, lehen agertzen ziren aldizkarien zenbakiak eta hortik sakonago joan zitekeen, ale bateko lanak aurkitzeko. Orain, aldiz, ''totum revolutum'' baino ez da, ale guztien lan guztiak nahasita agertzen direlako. Beharbada badago aukera lehen bezalakoa egiteko, baina nik behintzat ez dut aurkitu.

Ale osoak jaistearena, nire kasuan behintzat, erosoagoa da, banakako artikuluen bila joan beharrean. Baina horrela badago, ongi. Lan handia egingo zenuten hori guztia sareratzeko.
Permalink-a mezu RSS 2007-02-06 @ 14:54

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution