Mezua: Mitxelena Katedraren II. Biltzarra

2007-01-29

Mitxelena Katedraren II. Biltzarra

Hona Mitxelena Katedraren II. Biltzarraren lehenengo zirkularra. Biltzarra Gasteizen izango da, 2007ko urriaren 9-11 bitartean.

Agur t’erdi euskalari lankide:

Dakizunez, 1997an izan zen Mitxelena Katedraren I. Biltzarra eta, hainbat luzamenduren ondorioz, 2003an argitaratu ziren bere Aktak. Katedrari izena ematen dion ikertzaile paregabearen 20. urteurrenarekin, sinatzaileok aurtengo urrirako batzar bat deitu nahi izan dugu Mitxelenak bereziki landu zituen ondoko bost iker-lerro hauen inguruan:

  1. Euskararen historiaurrea: konparaketa eta berreraiketa.
  2. Euskararen historia eta filologia.
  3. Dialektologia historikoa.
  4. Linguistika sinkronikoa.
  5. Lexikografia (sinkronikoa eta diakronikoa).

Antolamenduari dagokionez, gure asmoa da atal bakoitzean txosten gonbidatu bat (60 bat minutukoa) eta bost bat hitzaldi labur (20na minutu) izatea. Txostenetan, honelakoetan ohi bezala, iker lerro horien egoera orokorra, azken urteotan edota Mitxelenaz geroztik izan diren ekarpen garrantzitsuenak edo eginkizun diren azterketak aurkeztea nahi genuke, besteren artean; komunikazioetan, aldiz, delako iker lerro horietarik bateko puntu zehatz bat hartu eta garatzea. Azken hauei dagokienez, gonbidatzen zaitugu hitzaldi proposamenak aurkeztera (izenburua eta folio erdiko laburpenarekin) martxoaren 1erako, Batzordeak ahalik eta lasterrena erantzun eta Batzarraren egitaraua osa eta zabal dezan.

Oraingo honetan Biltzarraren Aktak aurrekoan baino askozaz lehenago argitaratzea segurtatu nahi dugu beren baliagarritasuna areagotzeko; horregatik, urriko testuak akabukotik hurbil behar luke izan.

Diru kontuei dagokienez, txosten gonbidatuak (gehi Batzarraz landako beste gonbidatu bat edo bi) ordainduko ditugu beren hitzaldiei dagokienez; horrezaz landa, onartutako komunikazioen egileen bidaiak ere ordainduko dira eta gustatuko litzaiguke hitzaldiagatik eta (handik gutxira eskatuko zaion) testuagatik zerbait ematea ere: ikusiko.

Zure proposamenaren zain, har ezazu gure agurrik beroena.

Joakin Gorrotxategi - Joseba A. Lakarra - Blanca Urgell


Koldo_Mitxelena

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Izugarri ongi! azkenean euskal filologiari buruzko jardunaldiak!
Hantxe egonen naiz ezbairik gabe!
Permalink-a mezu RSS 2007-01-29 @ 20:17
Bidaltzailea: Borja Ariztimuño López [Bisitaria]
Ni ere saiatuko naiz joaten.
Segi bixkor!
Permalink-a mezu RSS 2007-01-30 @ 13:27
Bidaltzailea: Davi Moya [Bisitaria]
Hona "Basque and (Paleo) Hispanic Studies in the wake of Michelena's work" liburuaren, hau da, I. Biltzarraren Akten aurkibidea: www.ehu.es/servicios/se_az/cpags
/frp03/c50filol.htm

Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra, Euskararen Jatorriaren III. Biltzarra, Iruña/Veleiari buruzko nazioarteko biltzarra... Denen artean argituko ahal diguzue zeozer 2007an!
Permalink-a mezu RSS 2007-01-30 @ 17:07
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Eskerrik asko loturagatik, David. Mezuan sartu dut.
Permalink-a mezu RSS 2007-01-30 @ 17:38

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution