Mezua: Bi ikertzaile lanpostu Euskal Filologian lizentziatuentzat

2007-01-27

Bi ikertzaile lanpostu Euskal Filologian lizentziatuentzat

Aste honetan EHUk ikertzaile lanpostuen deialdi bat egin du. Atera diren kontratuen artean badira arduraldi partzialeko bi lanpostu Euskal Filologian lizentziatu direnentzat.

EHUren atari berrian, aurrekoa bezain laberintikoa izaten jarraitzen duen horretan, informazio hau bakarrik aurkitu ahal izan dut, guztia gaztelania hutsean:
Bi lanpostuen ezaugarriak hauexek dira:
Proiektuaren izena: Fundamentos para unos Monumenta Linguae Vasconum II (MEC)
Ikastetxea: Filologia eta Geografi-Historia Fakultatea
Saila: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Eskatzaileen betebeharrak:
- Euskal Filologian lizentziatua
Merezimenduen baremoak:
- Frantsesa, ingelesa edo alemana: %15
- Akademi agiria: %30
- Proiektuarekin lotutako gaietan esperientzia izatea: %30
- Argitalpen zientifikoak eta biltzarretako komunikazioak: %25
Egitekoak:
Euskal testu zaharren edizioa eta azterketa
Kontratuaren ezaugarriak:
- Kontratuaren iraupena: 07.02.15etik 07.12.31ra (luza daiteke)
- Arduraldia: lanaldiaren %50 gutxi gorabehera
Ebaluazio Batzordea:
  • Burua: Joseba A. Lakarra
  • Idazkaria: Blanca Urgell
  • Kidea: Gidor Bilbao
  • Kidea: Ricardo Gómez
  • Kidea: IIL-en Ordezkarien Batzordeak hautatutako bat.
Eskabideak aurkezteko epea: urtarrilaren 26tik otsailaren 3ra (biak barne).
Intranet-etik bidaltzen dituzten iragarkietan ere gaztelaniazko informazioa bakarrik heldu zaigu. Inor interesaturik balego, eskari-orria (hau bai bi hizkuntzetan) bidaliko nioke.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: ainara maia [Bisitaria] · http://www.blogak.com/gorgoinetan
Kaixo,

asko interesatzen zait proiektua, baina maiatza bitarte beste ikerketa filologiko batean nabil murgildurik Hondarribian (BERTAKO ARRANTZA MUNDUKO ESAMOLDEEN BILKETA) eta momentuan ezin dut... pena! laguntzarik behar izanez gero,

Izan ongi
Ainara
Permalink-a mezu RSS 2007-01-30 @ 15:19
Bidaltzailea: euskaldun bat [Bisitaria]
Bejondaizula, Ainara! denoi interesatzen zaigu zer ari zaren egiten... Bai, horixe!
Permalink-a mezu RSS 2007-02-12 @ 16:52

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution