Isabel Gomez Txurruka sailkide eta adiskideak utzi gaitu, jakin berri dudanez. Abenduaren 30ean hegazkin ultra-arin batean zihoan bere senarrarekin eta istripu baten ondorioz biak hilik suertatu ziren. Istripua Errioxan gertatu zen, Bañares herritik gertu.
Isabel
EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko kidea zen, Hizkuntzalaritza Orokorra jakintza arloan, eta semantika eta pragmatikari buruzko hainbat lan argitaratu zituen.
Senitartekoei neure dolumin eta atsekabea adierazi nahi diet. Ez adiorik, Isabel.
Argibide gehiago: