Mezua: Lardizabalen gramatika berrargitaratu da

2006-12-26

Permalink 14:54:05, Atalak: Liburuak, Euskalaritzaren_historia  

Lardizabalen gramatika berrargitaratu da

Gipuzkoako Foru Aldundiak berrargitaratu du Francisco Ignacio Lardizabal gramatikari zaldibiarraren lana, zenbait ikerlanez horniturik. Honela, Lardizabalen Gramática Vascongada 1856an argitaratu zenetik 150 urte eta Lardizabal jaio zenetik 200 urte bete direla gogoratu nahi izan du.

Irakurri ditudan albisteak irakurrita, oraindik ez dut garbi edizioa faksimilez bakarrik atera den ala, faksimilarekin batera, edizio kritikoa edo "edizio kritiko-fakzimila" ere argitaratu den. Lehenbizikoa delakoan nago, baina inork liburua eskuartean izan badu edo honi buruzko informaziori badu, eskertuko nioke argibideak ematea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak liburuaren 1.500 ale kaleratu ditu, guztiak eskuz zenbatuta, eta horietatik ehun Euskal Herriko liburutegietan banatuko dira.

Edizioaz gain, liburuak honako atal hauek ditu:
  • Joxe Joan Gonzalez de Txabarriren aurkezpena
  • José Antonio Rodríguez Ranz: "Gipuzkoa 1833-1876 trantsizio orekatua"
  • Mikel Zalbidek eta Arantzazu Muñoa: "Lardizabal eta bere euskal gramatika, perspektiba soziolinguistikoan" (erabili.com-en aurreko bertsio bat dago)
  • Beñat Oyharçabal: "Lardizabalen gramatikaren iturri, ezaugarri eta helburuak" (erabili.com-en aurreko bertsio bat dago)
  • Jose Antonio Mujika: "Lardizabalen gramatika, Larramendirenaren bertsio 'didaktikoa'"

Gramática Vascongada 1856


Iturriak:

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution