Mezua: BIZKAIe!-n elkarrizketa egin didate

2006-12-19

BIZKAIe!-n elkarrizketa egin didate

BIZKAIe! aldizkari elektronikoan elkarrizketa bat egin dit Koldo Isusik, blog honetan bertan iragarri nuen 1664ko euskal hiztegiaren inguruan.

Hiztegiaz ez ezik, azken galderak Iruña-Veleiako aurkikuntzei buruz edo FiloBlogia eta Sobre ruedas blogen arteko diferentziei buruz egin zizkidan.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Xabi Zalbide [Kidea]
Aupa Ricardo!

Interesgarria elkarrizketa, bai horixe, eta eskerrik asko aipamenagatik ;-)
Permalink-a mezu RSS 2006-12-19 @ 14:27
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Internetetik mundura, Ricardo!

Aizu, kuriositate filologiko bat: elkarrizketa bizkaieraz egin zenuten edo kazetariak moldatua da? Bestela, oso euskara antzekoa duzue eta.

Izan ongi eta animo azken aste honetan!
Permalink-a mezu RSS 2006-12-19 @ 15:23
Bidaltzailea: Xabi Zalbide [Kidea]
Nik uste dut Bizkaie-n testu guztiak berrikusten direla eta bizkaiera batuaz ipini. Ricardok esango dizu hobeto, dena dela.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-19 @ 16:11
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Halaxe da, Xabi. Koldo Isusi eta biok aldez aurretik adostu genuen nik euskara batuan idatziko nituela erantzunak (nire "euskalkia" delako ;-) eta berak moldatuko zuela testua.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-19 @ 17:27
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
A bai???

Hau da, norbaitek beste euskalki batean, edo euskara batuan egiten badu, bizkaiera estandarrean jartzen dute? Bizkaieratik batura aldatzea uler nezake, baina kontrako prozesuaren funtzionaltasuna ez dut oso argi ikusten. Testua bere horretan, batuan utziz gero dibulgatiboagoa izanen zen eta ez zen moldatzeko lana egin beharko, beraz kazetariarentzat hobe, ez?

Menturaz oker nabil, zuek zer uste duzue?

Permalink-a mezu RSS 2006-12-19 @ 19:15
Bidaltzailea: Josu Lavin [Bisitaria] · http://mintzakide.blogspot.com
Euskara bakarra behar dugu, baina hagitz flexiblea den EUSKARA OSOA.

Ondoko blogean EUSKARA ERKIDE BATUA ikasten ahalko da, hau da, EUSKARA:

http://mintzakide.blogspot.com

Bizkaiera eta ekialdeko euskara ere EUSKARA ERKIDE BATUAren erabilera bereziak izanen dira.

Josu Lavin
Permalink-a mezu RSS 2006-12-19 @ 21:32
Bidaltzailea: Josu Lavin [Bisitaria] · http://mintzakide.blogspot.com
Euskara bakarra behar dugu, baina hagitz flexiblea den EUSKARA OSOA.

Ondoko blogean EUSKARA ERKIDE BATUA ikasten ahalko da, hau da, EUSKARA:

http://mintzakide.blogspot.com

Bizkaiera eta ekialdeko euskara ere EUSKARA ERKIDE BATUAren erabilera bereziak izanen dira.

Josu Lavin
Permalink-a mezu RSS 2006-12-19 @ 21:34
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Tira, nire galderari erantzun ez dion SPAM bat sartu dela ematen du. Zer zerikusi du honek nik aipatu dudan kazetariaren lan zama arintzearekin?

(galdera hau erretorikoa da, ez dut erantzunik nahi)
Permalink-a mezu RSS 2006-12-19 @ 22:09
Bidaltzailea: Josu Lavin [Bisitaria] · http://mintzakide.blogspot.com
Zeharo relazio zuzena du nire erantzun ez spamezkoak zeuk aipatutakoarekin.
Kazetariaren lana arindu behar da eta euskaldun guztiona ere berdin.

Batek idazten badu:

"emango diot"

inork ez luke beste "euskara batera" itzuli beharko, eta igual-igual baldin eta idatzi balu:

"emongo deutsot"
edo
"emanen deraukot"

DEUTSOT eta DERAUKOT ez dira DIOT aditzaren varianteak, baizik eta aditz desberdinak' EUSKARA ERKIDE BATUAn ere atxikitzekoak.

Dena dela nabari-nabaria da zure erantzunean zenbaiterainoko amodioa didazun.

Adeitsuki
Permalink-a mezu RSS 2006-12-19 @ 23:33
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Josu,

Ez ezazula nire mezua zure kontrako erasotzat har, baizik eta zure mezuaren kontrako. Zure lan batzuk eskertzen ditudan bezala (zenbait klasikoren edizio digitalak, esaterako), beste batzuk ez ditut horren erabilgarri ikusten.

Baina utz dezagun eztabaida antzu hau denen mesederako, arren.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-20 @ 08:41
Bidaltzailea: Xabi Zalbide [Kidea]
Beharbada batuaz dibulgatiboagoa izan daiteke, ez diot ezetz, baina Bizkaie-ren asmoa bizkaiera zabaltzea da, eta hortaz, ulergarria da testu guztiak halan ematea. Beste aukera bat jatorrizkoa errespetatzea izan liteke, baina tira, euren hautua eta irizpidea hori da.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-20 @ 11:45
Bidaltzailea: joseba.lakarra [Bisitaria]
ados edozeinek edozein eratan idaztearekin; kontu horrek ez nau arduratzen ezta neuk idatzi behar dudanean ere. Besterik da "bizkaiera batua" edo "bizkaiera" bezalako deiturekin gertatzen dena. Nor arraio da konstrukto horiek definitzen dituena? Ez dut uste bizkaitar bakarra naizenik Ricardoren ahotan jarri duten pseudo hizkera horrekin inolaz ere identifikatzen ez naizena. Hiperbizkaieraren definizioan uste nuen ez zirela garrantzitsuenak sabindarren eta besteren hitz-berriak baizik eta kosta-ahala kosta Jainkoak sortu eta betidaniko euskalki bat bere gainerako kideetarik banatu nahia
Permalink-a mezu RSS 2006-12-20 @ 13:49
Bidaltzailea: Xabi Zalbide [Kidea]
Uf, debate mardula ari da sortzen bat-batean mezu honen erantzun-harian.

Bizkaie-ko hizkuntza-eredua uste dut Labayru Ikastegiarena dela, harenak dira eta Jarraibide Liburu biak. Nik ez dut uste, dena dela, inoren asmotan dagoenik betidaniko euskalki bat bere gainerako kideetarik banatu nahia.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-20 @ 14:05
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Josebak esandakoaren eta nik aurretik botatakoaren harira, hori da nik diodana: Bizkaiera "batua" sortzeak lana dakar, nire ustez beharrezkoa ez dena. Bizakaian bazuade, egizu bizkaieraz, zure herrikoan alegia, noski, baina ezin duzu Bizkaiatik kanpo hedatzeko edo ezagutzera emateko asmorik izan (Labayruk egiten duena, nire ustez). Xiberoko Sü Azia elkartearen antzeko kontua da. Zuberera bultzatu nahi badute, izugarri ongi, baina ezin dira bizkaitarrengana ailegatu.

Ez dut esan nahi zuberera edo bizkaiera ulertzen ez ditudanik, baina esfortzu hori eginaraztea da nik beharrezko ikusten ez dudan jarrera, euskara komuna izanik.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-20 @ 14:18
Bidaltzailea: Josu Lavin [Bisitaria] · http://mintzakide.blogspot.com
Euskara Batuan: unibertsitate
Bizkaiera Batuan (Labayru): unibersidade

Euskara Erkide Batuan: universitate

Iparraldeko euskaldunek universitate, video, vitamina, e.a. /v/ labiodentalaz ahoskatzen dituztelako, hau da, nire modura hemen Bizkaian.

Oso variatua da Euskara, ezta?

Josu Lavin
http://mintzakide.blogspot.com
EUSKARA ERKIDE BATUAREN BLOGA
Permalink-a mezu RSS 2006-12-20 @ 14:31
Bidaltzailea: kimo [Kidea]
Ni flipatzen nabil. Ignorante hutsa nazen arren, nire ustetan batuera elkarren arteko ulermena bultzatzeko sortu zan, ezta? Ba aurrera horrekin!

Badakit ere, honek herri hizkuntza batzuk ahuldu dauzela, ba ekin hori konpontzeari. Hau da BIZKAIe! aldizkariak dekon gogoa ezta? Ala ez?

Ulergarria da "itzulpenak" egitea, bizkaiera sustatu gura badabe. Gero euskalki hau berreskuratzea baino askoz ere lan errazagoa, duda barik.

Baina aldizkariak dekon gogoa bizkaiera babestea da, ez herri hizkuntzak. Ondarrutar baten (beti ondarrutarrak euskalkien adibideetan) euskara, bizkaiera estandarrera pasatuten dogunean, ez gabiz herri hizkuntzaren alde jokatzen.

Nire ustetan askatasun handiagoz jokatu behadogu. Askatasunez berba ein, eta askatasunez berbak entzun. Hau da, guredogun euskara moduan berba ein, eta listo. Ulermen arazoak dekonari, barriro errepikau, astiro astiro, eta listo!

...::: k i m o :::...
Permalink-a mezu RSS 2006-12-20 @ 17:07
Bidaltzailea: Josu Lavin [Bisitaria] · http://mintzakide.blogspot.com
Zeharo ados Kimoren azkenengo paragrafoarekin.

Neuk adibidez /volumena/ eta /ahoa/ ahoskatzen dut nire ikasleen aurrean, eta ez dakit zergatik hasi behar naizen explikazioak ematen.

Z, S eta X berdin ahoskatzen dituzten nire lankideei explikatu behar al diet neuk ea zergatik ahoskatzen ditudan hatxeak eta ea zergatik uveak europar modura ahoskatzen ditudan?

Wazemank programan agertzen diren dialogoak ezin dira Euskaltzaindiaren Euskara Batuan eman, baina bai ordea neuk proposatzen dudan Euskara Erkide Batuan, hots, Euskaran.

Josu Lavin
http://mintzakide.blogspot.com
*******************************
Permalink-a mezu RSS 2006-12-20 @ 17:25
Bidaltzailea: Giovanni da Firenze [Bisitaria]
Nik bizkaiera, edo "mendebaldeko euskara", zakarrontzira botako nuke, euskararen osasuna bermatu nahi bada. Nafarrera, horixe bai euskara ederra! Herrialde ederra, ardo ederra (guziaz ere, abstemioa naiz), euskara ederra... Baina bizkaierarekin... ezin dut. Min handi-handia egiten dit bizkaitarren sisipasak, hozkia sentitzen dut, Josu Lavinek ederki asko dakien bezala. Erran nahi baita, min fisikoa, psikologikoaz gain. Zetak, eseak eta ixak EZBERDINKI behar dira ahoskatu, e! Faborez! Forza Milan!
Permalink-a mezu RSS 2007-10-01 @ 21:29

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution