Mezua: Beatriz Fernandezek auto istripua izan du

2006-12-13

Permalink 23:57:53, Atalak: Denetarik, Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Beatriz Fernandezek auto istripua izan du

Oraintxe jakin dut, Berriako web gunean irakurrita, Beatriz Fernandez lankide eta adiskideak eta bere haurrak auto istripua izan zutela larunbatean, mutil-lagun eta aitari kartzelan bisita egitetik zetozela.

Berrian Joseba Lakarrak eta Gidor Bilbaok idatzi duten gutuna hona aldatu eta beren hitzak neure egin nahi nituzke:

Egunkari honen bidez jakin genuen gure lankide eta adiskide Beatriz Fernandezek eta bere haurrak auto istripu izan zutela; mutil-lagun eta aitari kartzelan bisita egin ondoren zetozen, Algortarako bidean, Nanterretik bueltan. Zorionez, bizirik atera dira, eta onik ditugu. Alabaina, asko -gehiegi- dira, oso bestela, Euskal Herritik urrutiko errepideetan gelditu direnak. Presoen senide eta lagunei zuzenik eta beharrik gabe ezartzen zaien zigor horrek ez du inongo justifikaziorik, inolako hilketa eta bortxaketak ez duen bezala. Orain eta beti, presoak oro bere herrian nahi genituzke. Besarkada bat gure lankideari.

Joseba Lakarra eta Gidor Bilbao. EHUko Filologia eta Geografi-Historia Fakultateko dekanoa eta dekanordea. Gasteiz
Besarkada handi bat, Beatriz!!

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Hitzik gabe geratu naiz.

Permalink-a mezu RSS 2006-12-14 @ 01:07
Bidaltzailea: teketen [Kidea] · http://www.teketen.com
Honek amaitu behar du!
Elkartasuna guztiei
Permalink-a mezu RSS 2006-12-14 @ 10:46
Bidaltzailea: Borxa [Bisitaria]
Beste bat, saihestu zitekeena.
Aski da.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-16 @ 13:52
Bidaltzailea: aspaldiko [Bisitaria]
Nahiko nuke jakin zer iritzi duen Beatriz Fernandezek bi ekuatoriarren hilketaz, zer kontatuko dion bere semetxoari horretaz, edota idatziko dizkion gutunetan bere mutil-lagunari horren aipurik egingo ote dion...
Permalink-a mezu RSS 2007-01-01 @ 21:56
Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Zure mezua hitz batek definitzen du: sadismoa.

Gaixo batek baino ezin lezake horrelako mezurik idatzi. Mesedez, zoaz medikuarengana, bihotzez esaten dizut.

Eta bitartean, eman bakea.

Permalink-a mezu RSS 2007-01-02 @ 14:53
Bidaltzailea: aspaldiko [Bisitaria]
sadismoa? gaixoa? medikuarengana joatea? bakea emateko nik neuk? Beno, horrela gabiltza euskaldunok. Baina, begira, kasu egingo dizut, ez dut berriz idatziko. Geldi zaitezte zuek zuen isiltasunekin. Egunen batean esnatuko zarete.
Permalink-a mezu RSS 2007-01-02 @ 15:43
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Aspaldiko: Nor dira "zuek"? Pruden eta Gartzia? "euskaldunok"?

Niri dagokidanez (badaezpada ere, ez bainaiz Pruden eta ez Gartzia, baina bai euskaldun), ez nago isilik. FiloBlogia blog tematiko bat da eta saiatzen naiz hizkuntzalaritzaz, filologiaz, unibertsitateaz eta hezkuntzaz idazten.

Barajaseko atentatua basakeria izugarria iruditzen zait, alde guztietatik, eta ez du inongo justifikaziorik.

Bide batez, zure lehen mezuan adierazi zenuen jakin-mina asetzeko, Beatriz Fernandezi berari galdetzea duzu.
Permalink-a mezu RSS 2007-01-02 @ 18:41
Bidaltzailea: ITZIARIZAGIR [Kidea]
astakeriak beraiek egiten dituztenak. Gaurko manifakoa lotsagarria iruditu zait, gero guk ez dugula eskua luzatzen, eta beraiek? hasieratik ez gintuzten han nahi. PNVri "se le ha visto el plumero". Doazela popatik hartzera.
De Juana askatu
Permalink-a mezu RSS 2007-01-13 @ 18:24
Bidaltzailea: Aitor [Bisitaria]
De Juana Chaos= Serial Killer.
Permalink-a mezu RSS 2007-01-15 @ 13:04

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution