Datorren ostiralean, abenduaren 15ean, 11:00etan hasita eta
Farmazia Fakultateko Ekitaldi Aretoan,
Julen Arriolabengoak Ibarguen-Cachopín kronika. Edizioa eta Azterketa izenburua duen doktorego tesia defendatuko du.
Lan hau
Joseba A. Lakarraren zuzendaritzapean garatu da
EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean.
Ibarguen-Cachopín izeneko kronika luzea argitaratu gabe zegoen, nahiz historialari eta euskalarientzat interes handiko lana izan.
Euskalaritzari dagokionez, kronikaren barruan agertzen dira, besteak beste,
Andramendiko idazkiak izeneko apokrifo ezagunak eta zenbait kantu eta balada zahar, osorik edo zati batzuk: hala nola,
Akondiako kantua,
Salinasgo kontearen kantua,
Arrasateko erreketaren kantua,
Martin Ibañez Labierokoaren epitafioa, Errodrigo Zaratekoaren kantua edo
Butroeko Andrearen Eresiaren bertsio bat. Halaber, koaderno baten amaieran
euskal hiztegi bi daude, gaztelania-euskara eta euskara-gaztelania.