Hil honen 16 eta 17an Arrasaten, eta 23an Aramaion,
Pedro Ignazio Barrutiak idatzitako
Acto para la Nochebuena antzeztuko da, Doke Antzerki Taldearen eskutik.
Barrutiaren lana XVIII. mendearen hasieran ondu eta taularatu zen eta Hego Euskal Herrian gorde den lehen euskal antzerki-lana da (nahiz eta, beharbada, ez idatzi zen lehena, Mitxelenak
susmatzen zuenez).
Eskuizkribua
Juan Carlos Guerrak aurkitu eta kopiatu zuen XIX. mende amaieran eta
Azkuek argitaratu zuen 1897an
Euskalzale aldizkarian. Eskuizkribua galdurik, XX. mendean
Gabriel Arestik birritan argitaratu zuen Barrutiaren lana, Guerra eta Azkueren lekukotasunetan oinarritua, eta 1983an
Joseba A. Lakarrak edizio kritikoa prestatu zuen, aurreko guztiak aintzat harturik. Alabaina,
Latxagak eskuizkribu originala berraurkitu zuen eta 1983 urtean bertan edizio bikoitza prestatu zuen, faksimilea eta paleografikoa (itxuraz bederen). Hortaz, oraindik eskuizkribuan oinarrituko den edizio kritiko bat falta da.
Iturria:Eguneratzea (2006-XII-12):
Berria egunkarian
Josemari Velez de Mendizabal aramaioarraren artikulu bat argitaratu da gaur:
"Barrutia berriro gure artean".