Azkenik!!!!!
Duela hamar bat urte izan nuen hitz zerrenda horren berri eta 1997ko artikulu batean aipatu nuen ("Euskalaritzaren historiaren ikerketa-norabideak: zenbait proposamendu", ASJU XXXI:2, 393-409). Artean, Arabako Campuseko Koldo Mitxelena Liburutegiak eskuizkribuen kopiak lortzeko eskaria ere egin nuen, baina arrakastarik gabe.
Transactions of the Philological Society aldizkariaren azken alean (104:3, 2006), Larry Trask zenak eta Richard Coates-ek sinatutako artikulu batean, euskal hitz zerrendaren edizio diplomatikoa eta azterketa argitaratu dira:
Eskuizkribua John Ray eta Francis Willughby naturalista ingelesek 1663-1664 urteetan Europan zehar egindako bidaian bildutako materialen artean dago eta, beste hitz zerrenda batzuekin eta bestelako eskuizkribuekin batera, Nottingham-eko Unibertsitateko Liburutegian gordetzen dira egun, eskuizkribuen ataleko Middleton Collection delakoan hain zuzen.
Ezbairik gabe, euskal hiztegigintzaren historia eta, oro har, euskararen historia hobeto ezagutzeko ezinutzizko lana.
Inori Trask eta Coates-en artikulu osoa interesatzen bazaio, eskatu eta PDF artxiboa bidaliko diot.
(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat
blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos
a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

