Aranbillagak itzulitako Jesu Kristoren Imitazionearen hirugarren eta laugarren liburuak eta Athanase Belapeireren Katexima labürra dira Klasikoen Gordailuan sartu diren azken bi lanak.
Lehena 1684ko argitaralditik atera da; bigarrena, tamalez, Davantek 1983an prestatu zuen ustezko edizio kritiko kaxkarretik. Pena da Pello Agirreren tesian (Gasteiz, 1996) agertu zen edizio kritikoa baliatu ez izana. Egia ere da tesia argitaratu gabe dagoela, baina Arabako Campuseko Liburutegian dago eskura.
Iturria:
(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat
blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos
a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

