Ez, oraindik ez. The complete work of Charles Darwin proiektua 2009an amaitzeko asmoa dute, baina dagoeneko Charles Darwin naturalistaren 50.000 testu-orrialde baino gehiago eta 40.000 faksimile-orrialde baino gehiago biltzen ditu. Honezaz gain, Darwini buruzko informazioa eta irudiak ere aurki daitezke.
Cambridge-ko Unibertsitatearen egitasmo hau 2002an abiatu zen, baina atzo ireki zuten ofizialki web gunea eta ikaragarrizko entzutea izan du sarean.
Espezieen Jatorriaz liburu ezagunaren egileak hizkuntzalaritza arazoekin zerikusirik ez duela uste baduzue, ziur naiz iritzia aldatuko duzuela hurrengo artikulu hau irakurri ondoren:
Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat
blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos
a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

