Aspaldidanik dut asmoa del.icio.us-eko kontuan biltzen ditudan Interneteko loturak (nire del.icio.usak) blog honetan eskura jartzeko. Hala ere, orain arte horretarako aurkitu ditudan baliabide guztiak text/javascript modukoak ziren eta Blogariko txantiloiak ez zidan onartzen.
Azkenean, onartzen duen bat aurkitu dut: Google Gadgets-ek eskaintzen duen Del.icio.us bookmarks delakoa.
Beraz, aurrerantzean, blogaren eskuineko zutabean bi informazio berri aurkituko dituzue: batetik, del.icio.us-eko kontuan sartzen ditudan azken loturak eta, bestetik, nire lotura guztien tag edo etiketak (gaiak, azken batean); etiketa batek zenbat eta lotura gehiago izan, letra tamaina handiagoan agertzen da.
Aipatzen dudan lotura batean klik eginez gero, zuzenean joango zarete delako web gunera. Aldiz, tag batean klik egiten baduzue, nire loturetan tag horren barruan sartzen diren lotura guztien zerrenda ikusi ahalko duzue.
Espero dut baliagarri izatea.
(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat
blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos
a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

