Mezua: Nire tesia ARTXIKER-en utzi dut

2006-10-14

Nire tesia ARTXIKER-en utzi dut

Udan agindu nuen bezala, doktorego tesiari ikutu batzuk eman ondoren, ARTXIKER-en utzi dut:

XIX. mendeko euskal gramatikagintzari buruzko ikerketak (PDF)

Bestetan bezala, Ekaitz aurreratu egin zait eta bere blogean aurkituko duzue informazio gehiago.

Lotutako sarrerak:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Zorionak, Ricardo.

Dena den, paperezko liburu gisa ikusteko esperantza ere badut nik. Hala izango ahal da!
Permalink-a mezu RSS 2006-10-16 @ 11:49
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Ez dakit, bada, horretarako adorerik izango dudan, Pruden. Badakizu epaimahaiko batzuek itzulita argitaratzea gomendatu zidatela eta horrek lan handia eskatzen du.

Pentsatuko dut, dena den, eta eskerrik asko interesagatik.
Permalink-a mezu RSS 2006-10-16 @ 17:59
Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Ricardo:

Bai, itzulpenarena ere ez legoke txarto. Dena den, hor beste arazo bat sortuko zaizu: zein hizkuntzatara?

Tesia euskaraz egitea, gaur eta hemen, hautu bat egitea da, latza, soberan daki edozeinek.

Baina tesi hori itzultzea ere, gaur eta hemen, beste hautu bat da. Eta hainbat faktore hartu behar dira kontuan, guztiak garrantzitsuak direlarik.

Bai, beti lanak han eta hemen. Hamaika lan. Animo.
Permalink-a mezu RSS 2006-10-18 @ 08:31
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Itzuliz gero, ez dut zalantzarik: ingelesera itzulita aterako nuke (eta, posible balitz, argitaratu ere, ez baita gauza bera).

Hala egitekotan, ez dut neure burua ikusten itzulpena goitik behera egiteko eta, hortaz, itzultzaile bati enkargatuko nioke eta neronek berrikusi eta zuzenduko nuke.

Arazo handiena da itzulpena ezin dela izan itzulpen hutsa. Euskal filologiaren, euskal gramatikaren, literaturaren, eta abarren erreferentziak ez dituenarentzat, ziurrenik, testuak ohar gehiago eskatuko lituzke, edota sarrera beri bat, eta hortxe dago lan handiena, nire ustez: zer ez dudan jakintzat hartu behar eta nola azaldu.
Permalink-a mezu RSS 2006-10-18 @ 11:33

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution