Mezua: Espainiako Hezkuntza Ministerioak "turboa sartu" bide du

2006-09-28

Permalink 23:06:36, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Espainiako Hezkuntza Ministerioak "turboa sartu" bide du

Aurreko mezu batean, hil honen 19an, Bolognako prozesuak eskatzen dituen aldaketak bideratzen berandu gabiltzala adierazi nuen. Ez dut uste Espainiako Hezkuntza Ministerioan blog hau irakurtzen duten, baina hara non herenegun aurkeztu zuten unibertsitate-ikasketak antolatzeko proposamen berri bat (PDF).

Ministerioak aurkeztu zuen agirian titulu-mota berrien (gradu, master eta doktoregoaren) egitura orokorra proposatzen da, titulu berrien ildo nagusiei, ikasketa-planei eta tituluen onartze eta ebaluatzeari buruzko argibideak azaltzen dira eta prozesu guztia aurrera ateratzeko egutegi bat aurreikusten da.

Agiria goitik behera irakurtzea merezi badu ere, aurrera dezadan datu pare bat:

  • Graduko titulu guztiek hasieran zati komun bat izango dute, gutxienez 60 kreditukoa. Zati komun hori berdina izango da jakintza-arlo bereko titulu guztietan, filologiak "Arte eta Humanitateak" arloan sartuko liratekeelarik.
  • Graduko titulu berriak (ikasketa-plan berrien araberakoak alegia) 2008-2009 ikasturtean hasiko lirateke.
Ene iritziz, denbora gutxi da ikasketa-planak behar bezala berritzeko eta egokitzeko. Edo, bestela esanda, denbora gehiegi galdu da ikasketa-planak behar bezala berritzeko eta egokitzeko, eta orain korrika eta presaka (hots, gaizki) egin beharko da dena, ohi bezala. Ondorioa: ahal den gutxiena ikutuko da, orrazketa txiki bat egingo eta guzti-guztia aldatuko omen duen Bolognak ez du ezer aldatuko, edo ia ezer.

Argibide gehiago:
Lotutako sarrerak:

Eguneratzea (2006-10-01):

El País egunkarian, gaurko edizioan, Espainiako Ministerioaren proposamena kritikatzen duen gutun bat argitaratu da: "Decepcionante propuesta".

Iturria:

Eguneratzea (2006-10-13):

Hil honen 2an, Kataluniako zortzi unibertsitate publikoetako errektoreek gutun bat bidali zioten Espainiako Hezkuntza Ministroari. Gutunean beren desadostasuna adierazi dute ministerioak hartutako azken erabaki batzuei buruz. Zehazki, Kataluniako errektoreei ez zaie egokia iruditu gradu-ikasketa berri guztiek lau urte irautea eta jakintza-arlo bakoitzean lehen urtea komuna izatea.

Iturria:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: blancatxo [Bisitaria]
Ommmmmmmmm...
Permalink-a mezu RSS 2006-10-02 @ 00:20

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution